Bera Bera

Select your language

Goizeko 9etatik 13ak bitarteko lau saio eta partidaz beteriko beste jardunaldi batekin osatu zen Bera Bera Eskubaloiak antolaturiko Kanpusa 9 eta 12 urte bitarteko gazteei zuzenduta eta Pazko Astean burutu zena.
Guztira 29 gazte elkartu ziren -15 neska eta 14 mutil- harrobiko koordinatzaile Verónica Valverdek eta María Gracia entrenatzaileak zuzenduta, infantil, kadete, jubenil eta senior mailako jokalariak laguntzaile izan zituztenak eta Ohorezko mailakoek ere parte hartu zuten ekimenean.
Lau saoietan zehar gazteek ekitaldi ugariekin gozatu zuten, pistan nahiz kanpoan burutu zirenak, baloiarekin eta gabe, partidaz jokatuz ala ez. Orokorrean balorazioa “oso positiboa” izan da Verónica Valverderen esanetean eta oso amaiera bikaina izan zuen lehengo larunbatean Bera Bera eta Helvetia Alcobendasen arteko norgehiagoka hasi aurretik partida ugari jokatu baitzituzten Bidebietako kiroldegiko pistan.
Kanpuseko argazkiak

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores