Bera Bera

Select your language

Bera Bera guztia ematea atera zen bigarren zatian, partida irabazi zuen klubak zabaltzen dituen baloreak ikur eta lidergoan jarraitzen du liga amaitzeko bost partida gelditzen direnean. Bigarren zati erdialdean 11-4 partziala ezarri zion Alcobendasi, beste iraulketa bat gauzatuz, sailkapenean Elcheri puntu bat ateratzen dio –A Guardan irabazi zuen- eta Rocasari, hiru –etxean Zuazo gainditu zuen-. Lehenengo zatian Helvetia Alcobendase gauza zailak jarri dizkio Bera Berari. Defentsak donostiarren lehenengo lerroa estutzen zuen, Eli Pinedok Rubio ordezkatzen zuen eta hasieran baino ez da izan nagusi Bera Bera. Bost jokalari ezbedinen golei esker donostiarrak aurretik ziren markagailuan baina eraso bakoitza asko landuz. Defentsan Prieto eta Ana Ferrer jokalariek arazoak sortzen zituzten. Horrez gain, Bera Berak lau kanporaketa jasan izan ditu lehenengo zatian. Horrela, Teresa Francesen gol batek 9-12 ezarri du eta madrildarrek tartea lau golera zabaltzeko aukera izan zute. Pinedok galerazi zuen baloia lapurtuz eta Altuna kontraerasoan 11-13 jarri zuen. Bigarren zatian Bera Berak guztia eman zuen. Reyes Carrerek bi piboteak erasoan jarri zituen eta asmatu egin zuen, izan ere, Pinedok eta Elorzak bideak aurkitu zituzten Alcobendasen defentsan. Horrez gain, defentsak gehiago eman zuen Alcobendasek lau gol sartu zituen 15 minutuetan, horietatik, hiru penaltiz. Bera Berak garaipena eskuratu nahi zuen eta azkeneko hamar minutuetan baino ez zuen maila jaitsi. Garaipen berria, liga irabazteko ibilbidean beste urrats bat, orain atsedena eta larunbatean Castelldefels helburu, mailari eusteko borroka bizian dagoen taldea. Fitxa: Bera Bera 26, Helvetia BM Alcobendas 22 Bera Bera 26 (11+15): Zoqbi, Ziarsolo (5, 3p), Elorza (4), Pinedo (7), Núñez (1), Menéndez (1) eta Castro (3) –titularra- Altuna (3), Ederra (2), Arizaga, Yamiley (p.s.) eta Dunay. Helvetia BM Alcobendas 22 (13+9): Estela, Prieto (4), Francés (8, 6p), Sainer, Navas (2), Ferrer (4) eta Paula García (2) –titularra- Aramendia, Alba García, Zugarrondo (p.s.), Arderius (1) eta Lucas del Pozo (1). Epaileak: Ignacio Pascual eta Carlos Luque (kataluniarrak). Kanporaketak: Núñez, Pinedo, Elorza, Ederra eta Ziarsolo Bera Beratik eta Alcobendasetik Prieto eta Paula García eta Alba Garcíari, gorria. Partzialak: 2-1, 5-4, 6-7, 8-8, 9-11, 11-13 –atsedenaldia- 15-15, 17-16, 22-17, 23-18, 26-20 eta 26-22.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores