Bera Bera

Select your language

Bera Berak Alemaniako txapeldun Thüringer HC taldearen aurkako martxoaren 9 eta 17an Cup Winners’ Cupeko jokatu behar duen kanporaketa dela kausa ligako 18. eta 19. jardunaldiak aurreratu behar izan dira. Horregatik, Bera Berak atzo Alacantera egin zuen bidaia, gaur iluntzean (20,30etan, Roberto Carlos Mendoza y Juan Pablo Visciarelli, Andaluzia) CD Agustinos pabeiloian Mar Alicante izango baitu aurrean. Donostiarrek azken hilabetean izandako bolada onari jarraipena eman nahi diote eta ligan 12. partida segidan irabazi. Horretarako, Kanarietan Rocasaren aurrean hasi zuten intentsitate handiko defentsa errepikatzea garrantzitsua izango da, izan ere, azkeneko sei partidatan jaso diren gol kopuruen bataz bestekoa ez da 19 goletara iristen eta hori da Bera Beraren arrakastaren gako nagusia. Aurrean, sailkapenean azken aurrenekoarekiko aldea zabaltzeko beharretan dagoen aurkaria. Mar Alicanteren eraso jokoan Anabel Mateo eta Marizza Faria dira erreferentziak, azken honek ez zuen Bidebietan jokatu, Bera Berak aise irabazi zuen partidan Vero Cuña lesionatu zen egunean. Partida ostean taldea Donostiara itzuliko da, bihar arratsaldeko 5etan entrenatuko da, ostiralean 10,30etan Bidebietan txipa aldatzeko eta Thüringer hizpide izateko (larunbatean, 17,30etan Josean Gasca).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores