Bera Bera

Select your language

Juan Antonio Garaikoetxeak ateratako irudi honekl Eli Pinedok Mecalia Atlético Guardés taldeko Makarenko atezaina gainditzen adierazten du. Golak 15-8 kokatu zuen markagailuan, donostiarren aldea zabalduz eta era berean ohorezko mailan dagoenetik, Bera Beraren 18.000 gola suposatzen du.

Garako kazetari Juan Carlos Elorzak jasotako datuen arabera, Porriñon Kopan sartutako 73 golei esker, Bera Berari 15 gol falta zitzaion 18.000 lortzeko. Horrela, larunbatean, Eli Pinedok jokaldiz sarturiko golari esker iritsi zen Bera Bera kopuru horretara.

Iazko denboraldian Libe Altuna izan zen 17.000 gola egin zuena. 2012ko martxoaren 31n izan zen eta Saguntori egin zion Bidebietan ere bai. Eli Pinedok berak ligan 14.000 gola egin zuen iaz Alcobendasen eta aurten Bidebietan Danubius Galatiren aurka Europan, 2.000. gola. Gol guzti horietatik, egungo plantillak 3.416 gol daramazki, Matxalen Ziarsolo, Eider Rubio, Eli Pinedo eta Libe Altuna jokalarien artean, 2.822.

Alacantera

Bestetik, taldea gaur goizeko 9,30etan atera da autobuses Alacantera. Monreal del Campon geldituko da bazkaltzen eta 20,30etan iritsiko da. Bihar eguardiko 12etan entrenaldi saioa burutuko du eta Mar Alicante taldearen aurka 18. Jardunaldiari dagokion partida jokatuko du San Agustin ikastetxeko pabeiloian 20,30etatik aurrera.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores