Bera Bera

Select your language

Bera Berak txapeldunei egiten zaien ohorea jaso zuen, zalegoaro eskaini zion Porriñon lorturiko Kopa eta laneko arropa jantzi zuen patida irabazteko (27-17) eta beste aste betez lidergoan jarraitzeko. Markagailuan hamar minutuko oreka baino ez zuen utzi eta hortik aurrera aurreneko zatian tarte erabakiorra ireki zuen (16-9). Reyes Carrerek 5-1 defentsaren aldeko apostua egin zuen, lehenengo zatian Eli Pinedorekin eta bigarrenean Eider Rubiorekin. Atepean, Yamiley eta zuzendaritzan, Nagore Arizaga. Ondo ibili ziren bata eta beste. Defentsan María Núñez, Ederra eta Elorzak osatzen zuten horma. Pibote kanariarrak Dunayri uzten zion lekua erasoan eta albokoetean Altuna eta Pinedo. Patri Elorza, Pinedo penaltien bidez eta Ederraren golei esker Bera Berak 4-0 partziala ezarri zion Mecaliari 11. minututik aurrera. Atsedenaldira 10-3 izan zen partziala. Mecalia Atlético Guardések ezin zuen donostiarren defentsa apurtu baina Bera Bera ez zen hainbestetan bezala kontraerasoetara irteten. Bigarren zatian, Reyes Carrerek jokalari gehiago erabili zituen. Rubiok hartu du gidaritza, Núñez Ederra ordezkatu du erasoan eta Ziarsolo eta Castro albokoetan. Hasieran tartea zabaldu da, nahiz eta erasoan ez du gehiegi asmatu –Nitsan Dunayk gola egiteko erraztasuna erakutsi du- baina defentsan sendo jarraitu du. Kopako ajea ostean, bi puntu gehiago, ezinbesteko garaipena lidergoa mantentzeko. Taldeak asteartean egingo du bidaia Alacantera eta asteazkenean jaitsiera postuak saihesten saiatzen den Mar Alicante izango du aurrean. Fitxa: Bera Bera 27, Mecalia Atlético Guardés 17 Bera Bera 27 (16+11): Yamiley, Altuna (2), Elorza (5), Ederra (4), Núñez, Arizaga (1) y Pinedo (3, 2p) –titularra- Dunay (4), Menéndez (1), Castro (1), Rubio (3, 3p), Ziarsolo (3, 1p) eta Zoqbi (o.a.). Mecalia Atlético Guardés 17 (9+8): Makarenko, Andrea Simon (4), Cerqueira (2), Kurchankova (4), Abad (1), Alba Dapena (1), Amorós (3), Andrea Dapena (2) eta Esteban (o.a.). Epaileak: David Monjo eta Alberto Hermoso (Madrid) Kanporaketak: Pinedo, Menéndez, Elorza Bera Beratik eta Kurchankova (2), Andrea Dapena, Alba Dapena eta Andrea Simon Mecaliatik. Partzialak: 3-1, 5-4, 8-6, 11-7, 14-8, 16-9 –atsedenaldian- 18-10, 20-12, 23-14, 25-15, 27-17 eta 27-17

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores