Bera Bera

Select your language

Atzoko partida dela eta gorputzaldi txarrakin esnatu da Bera Bera, inork gutxik espero zuena baino gehiago kostatu izan zitzaien donostiarrek Zuazo Barakaldo gainditzea. Gaur arratsaldean Porriñoko kiroldegian Koparako bereziki prestatu den pistan berriro sartzen denean Elche baino ez da izango hizpide.

Taldeak hausnarketa egin du, atzokoa ahaztu eta Elche Mustang taldearen aurkako partida prestatze lanetan dihardu (larunbata 16,30etan). Askoren ustez biharkoa da balizko finala, izan ere, donostiarrak eta Alacantekoak ligan goreneko postuetan daude, Bera Bera lider eta puntu bakar batera atzo Porriño aise gainditu zuen Elche.

Gainera, finalerdi honek iragana eta etorkizuna du. Izan ere, Elche da Bera Bera ligan gainditu duen talde bakarra. Carrus kiroldegian 22-21 irabazi zion -atsedenaldian 13-9-, bigarren zatian partida berdindu arren donostiarrek esku hutsik joan ziren Elxetik. Eta hemendik gutxira Bera Berak Elche Bidebietan hartuko du, martxoaren 16an izan behar zen partida baina donostiarrek Europako kanporaketa dela medio dataz mugitu beharko dena.

Lara Gonzalez golegile nagusiaren bajara ondo moldatu da Elche, orain lan hori batez ere Ana Isabel Martinezek betetzen du. Horrez gain, besteak beste, Mamen Rodríguez da taldea zuzentzen duena, Africa Sempere pibotean eta Llanos Trigueros dago atepean. Alacanteko taldeak defentsa irekia eta kontraerasoak ditu gustoko.

Mecalia Atlético Guardes eta BM Rocasa taldeek (19etan Teledeporte) jokoan izango dute finalerako beste txartela. Bera Bera vs Elche Mustang bihar igandean goizeko 9etan emango du Teledeportek; finala, berriz, zuzenean igandean 13etan.

Elche gaindituz gero Bera Berarentzat bederatzigarren finala izango litzateke. Corteblanco Bidebieta gisa hiru jokatu zituen (93, 96 eta 97). Donostiarrek 2007 eta 2009an irabazi zuten txapela eta 2008, 2010 eta 2012an, azpitxapeldunak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores