Bera Bera

Select your language

Lidergoa jokoan zuten eta igoera fasean aurkari gogorrenak saihestea. Halere, bigarren zati negargarriak lehenengo postuari eusteko modurik ez zuen eman. Tecnifuelle Elgoibar 29-19 gainditu zuen Egia Bera Bera eta atzetik asteak eman ondoren azken jardunaldian aurre hartu die. Orain Mauge Gezalaren jokalariak Kukullaga Etxebarri, Gasteizko IES Construcciones izango ditu aurrean eta Atez Ate Usurbilek osatuko du taldea. Egutegiaren zozketa gaur arratsaldean izango da. Euskal Ligan, bi porrot. Zarautzen Bera Bera Egia jubenil taldeak 29-18 galdu zuen Aiala Zarautz KE taldearen aurka eta katedeak Barakaldon 30-22 Zuazoren aurka. Foru Aldundia txapelketan, Bera Bera Egia kadete 2 taldeak 28-20 galdu zuen Urnieta Mecanizados Kamoxen aurka. Infantiletan, Foru Aldundia txapelketan, Bera Bera Egia Bat taldeak Egian galdu zuen eta harrobiko taldeen garaipen bakarra atzo iritsi zen Bera Bera Egia Infantil Bi taldearen eskutik, Pizzeria Marina Pulpo 26-9 gainditu baitzuen.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores