Bera Bera

Select your language

Lehengo asteazkenean Itxakoren aurka lortutako garaipena ostean, Bera Berak berriro etxetik kanpo ekingo dio ligako 16. Jardunaldian. Oraingo honetan bihar larunbata (20etan, Martín Rodríguez eta Daniel Portela, Galiza) Etxebarrira abiatuko da Kukullagaren aurka jokatzeko, ohiko ideiarekin ez da liga irabazteko partida, galtzeko baizik. Sailkanpenak ez dio Bera Berari tarterik uzten. Kopari ekin baino lehen eta Bidebietan aurkari zailenak hartu aurretik, donostiarrek garaipena nahi dute Kukullagaren aurka, Alcobendas eta Rocasari puntu bana kendu dien taldea. Kanariarrak líder partidarik galdu gabe agertu ziren Etxebarrin eta berdinketak Kopako txartela eman zien bizkaitarrei aurreneko aldiz. Bera Bera Lizarrerian aurkeztu zuen talde berarekin egingo du bidaia. Hainbat jokalari min hartuta daude, besteak beste Eider Rubio eta Patri Elorza, honek oinean faszitis delakoa du, helere Reyes Carrere eta Martin Larrañagaren esanetara daude.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores