Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloi taldeko Matxalen Ziarsolo eta Libe Altuna kapitainak, Olinpiadetan domina lortu zuen Patri Elorza lagun, Donostia Ospitaleko Pediatria Unitatean ospitaleratuta dauden gazteak bisitatu zituzten atzo arratsaldean. Bera Berako hiru jokalariak, Komunikazio Unitatea arduradun Marian Vazquezek eta Pediatria Unitateko langileak zuzenduta hamabiren bat gelatik pasatu ziren, non 3 eta 14 urte bitarteko gazteak sendatzen ari diren. Matxalen, Libe eta Patrik bi opari eraman zituzten, Kukuxumusu katilu “fundamentuz gosaltzeko” eta txalo egiteko tresna “erizainei deitzeko” Maite, Ane, Ihintza, Rania, Javier, Beñat edo Julenek irria ateratzen zuelarik. Azken honek, Julenek, aitortu zuen “eskubaloia futbola baino gehiago gustatzen zait” Bera Berako jokalarien gozamenerako. ‘Mediku’ bisita bat izan zen baina oso aberatsa bai gazteentzat, bai guraso nahiz Pediatria Unitatearentzat eta Bera Berako jokalarientzat ere bai. Hauek Ligan, Kopan eta Europan dituzten erronkei begira “guztia ematen” agindu zuten.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores