Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak Gaskan hasi zuen ibilbidearekin jarraitu du Lizarrerian eta lehenengo minututik Itxakori mezu bat bidali dio, ez zuen ajerik eta ahalik eta azkarren tartea zabaldu nahi zuen markagailuan. 17-32 zalantzarik ez du adierazten eta Bera Bera sailkapen burua da. Izan ere, Maestrok zaintzen zuen sarean amaitu dira Bera Berak bidalitako lehenengo baloiak. Itxakok penaltiz eusten zion (10. Min. 4-6) baina ezin zuen donostiarren 5-1 defentsarekin. Lehenengo lerroak Núñez, Ederra eta Elorzarekin topo egiten zuen, jaurtiketak blokeatuz eta Yamileyren urrutzen zituen. Ederrak sartutako bi golek bidea zabaldu dute eta ondoren Pinedo eta MAtxalen Ziarsoloren kontraerasoak iritsi dira (12. min. 5-12) atsedenaldirarte jarraitu direnak (9-16). Eta ez dira gelditu ondoren. Bigarren zatian donostiarren lehenengo golak hórrela iritsi baitira, kontraerasoetara ZIarsolo, Pinedo eta Altunak gauzatuak, 20. min 11-19 ezarriz. Ondoren, María Núñezi txartel gorria atera diote baina Bera Bera berdin jarraitu du, defentsa sendoa, atean ondo eta kontraeraso zitala. Garaipen honekin, jardunaldiari amaiera jarri dio Bera Berak lidergoan, Elche Mustang taldeak baino puntu bat gehiago duela. Larunbatean beste bidai laburra, Etxebarrira non Kukullaga izango da zain (20etan). Bera Berako jokalariak Itxaso Egañari oparitu diote garaipena, izan ere, Bera Berako jokalari ohiaren Miguel aita zendu baitzen. Fitxa Itxako 17, Bera Bera 32 Itxako Navarra 17 (9+8): Maestro, Sifuentes (1), Vera do Carno (4), Arrechea, Flores (5), Varea (1) eta Barrios (2) –titularra- Jiménez (1), Tornero (2), Urdiain (1), Goñi eta Feutchmann. Bera Bera 32 (16+16): Yamiley, Castro (2), Rubio (2, 1p), Menéndez (2), Ederra (5), Elorza (2) eta Pinedo(7) –titular- Núñez (1), Altuna (2), Dunay, Ziarsolo (8), Zoqbi (p.s.) eta Arizaga (1). Epaileak: Ion Bustamante (Nafarroa) eta Javier Álvarez (EAE) Kanporaketak: Pinedo, Núñez, Dunay, Rubio; Núñez, gorria (44 min.) eta Arrechea eta Feutchmann (2) Itxakotik.. Partzialak: 3-3, 4-6, 4-8, 5-11, 6-16, 9-16 –atsedenaldia- 9-18, 11-20, 13-22, 14-24, 16-29 eta 17-32.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores