Bera Bera

Select your language

Espainiako Eskubaloi Federazioan buruturiko zozketak euskal derbia ekarri du final-laurdenetan, izan ere Bera Bera eta Zuazo Barakaldo taldeak aurrez aurre arituko dira otsailaren 21etik 24ra bitartean Galizako A Guardan eta O Porriñon burutuko den XXXIV Kopan. Bera Bera, Rocasarekin batera, zerrenda burua zen zozketan eta bere izena agertu da aurrena, ondorioz taulako goiko aldean kokatuz. Zuazo gaindituz gero otsailaren 21ean –oraindik ez dago zehaztua lekua eta ordua- Elche Mustang eta Porriño norgehiagokaren irabazlearekin egingo du topo larunbatean galizarren pistan. Taulako beste aldean, Kukullagak Rocasa izango du aurrean –puntu bat kendu ziote bizkaitarrek ligan- eta azkenik, Mecalia Atl. Guardés Helvetia Alcobendas hartuko du. Larunbatean final-erdiak ospatuko dira eta igandea, finala, hauek guztiak Porriñon. Bera Berak ondo jaso du zozketaren emaitza final-laurdenetan ligako sailkapenetan goian dauden aurkariak saihestu dituelako. Duela hamabost egun Bera Berak 31-25 gainditu zuen Zuazo Barakaldo Bidebietan, halere, markagailuak adierazten duena baino zailago izan zen partida.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores