Bera Bera

Select your language

Poloniara bihar bidaitau aurretik, Bera Berak azken entrenaldia burutu du gaur goizean Bidebietan, igandean 17etan ospatuko diren Cup Winners’ Cup Europako lehiaketako finalzortzireneko joaneko partida prestatze aldera. Aurkaria, ezaguna, Danimarkan donostiarrak Champions Leaguetik donostiarrak kanporatu zituena pasa den irailean (22-31). Horregatik, Reyes Carrere entrenatzailearen ustez ezagutza horrek “beste puntu batean kokatzen gaitu”. Bere ustez “talde orekatua da Vistal Laczpol, kontraerasora ateratzeko hegal arriskutsuak, lehenengo lerroak kanpotik jaurtitzen duena, bost jokalari dituena hor eta pibote oso ona, asko mugitzen dena”. “Oso zaila da defenditzeko, sei metroetan nahiz bederatzi metroetan ondo ibiltzen baita” adierazi du. Zentzu honetan, Reyesek azpimarratu nahi izan du Bera Berak “aukerak izango ditugu baldin eta partida fisikoa egiten badugu, hau da, sutsu defendatu behar dugu, hori izango da gakoa” entrenatzailearen ustez. Eli Pinedo eta Nitsan Dunay Atzoko entrenaldian Eli Pinedok ezker muskulu bikian mina sentitu zuen, nahiz eta beste leku batean izan. Reyes Carrere “egonezina” agertu du. Partida igandean da “eta egun batzuk ditugu”, halere “arriskurik hartzen dugun ala ez baloratu behar dugu”. Bestetik, Nitsan Dunayk “orkatila hazita du eta minez dago, ondorioz, zaila izango da baina saiatuko gara” azaldu du “taldea ondo ikusten duen, baliabideak falta arren“ Reyes Carrerek. Vistal Lacpol Gdynia hirugarrena da Poloniako Ligan, hamabi partida irabazi ditu, bakarra berdindu eta lau galdu. Atzo Lublin M liderra gainditu zuen 35-30. Otsailean, denetarik Bera Berak otsaila ezberdinari ekingo dio, izan ere, egutegia hiru zatietan banatuko da. Aurreneko bi asteburuetan Errekopako kanporaketa, otsailaren 3an Polonian eta Otsailaren 10ean Donostian itzulikoa (Gaskan, 12,30etan ETBK SAT). Ondoren, liga: otsailaren 13an, asteazkena (20etan) Lizarrerian Itxakoren aurka eta larunbatean Etxebarrin Kukullagaren aurrean. Eta otsailaren 21etik 24ra bitartean Kopa.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores