Bera Bera

Select your language

2013ko aurreneko hiru partidak galdu ostean, Nitsa Dunay gazte israeldarra Bidebietan beragertu zen lehengo larubatean Castro Urdialesen aurkako partidan. Bi gol sartu zituen, gogotsu aritu zen eta antza arriskurik gabeko jokaldi batean ezker orkatila bihurritu zuen, pista utzi behar izan zuelarik.
Gauean Gipuzkoa Poliklinikan egin zioten erresonantziaren arabera ez du hausturarik, bai ordea bihurritu gogorra. Nitsan ostegunean berriro entrenatzen saiatuko da eta ostiralean Poloniara egingo du bidaia.

Ostiralean, Poloniara

Bera Bera Cup Winners Cupeko kanporaketa prestatzen ari da dagoeneko. Danimarkan topo egin zuen Poloniako txapeldun Vistal Laczpol Gdynia izango du aurrean, Viborgen Champions Leagueko multzoen fasea jokatzeko txartela eskuratzeko kanporaketan poloniarrak izan ziren nagusi, partida hura aurretik Bera Bera berriak lau norgehiagoka baino ez zituen jokatu. Viborgek gainditu zuen Vistal hurrengo egunean eta, donostiarrak bezala, Errekopara pasatu ziren poloniarrak, non HC Gomel gainditu zuten. Final zortzirenetako zozketak elkartu ditu berriro ere Bera Bera eta Vistal Laczpol.
Horrela, bihar arratsaldean Usurbilgo gizonezkoen taldea gerturatuko da Bera Berarekin entrenatzera. Reyes Carrere eta Martin Larrañaga entrenatzaileek era honetan eraso jokoa landu nahi dute Poloniarren defentsa gogorra gainditze aldera.
Taldea ostegun goizez itzuliko da entrenaldierata eta ostiralean Poloniara egingo du bidaia. Goizeko 5,15etan hartuko du autobusa Bidebietan eta, Gdynia helburu, hegazkinez Bilbao-Munich-Gdanks ibilbidea burutuko dute donostiarrek. Joaneko partida igandean, otsailean 3an, 17,30etan izango da eta itzulikoa, otsailaren 10ean, Gaskan, 12,30etan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores