Bera Bera

Select your language

Bigarren itzulia ireki duen norgehiagokan, Europako kanporaketa dela eta aurreratu dena, Bera Bera Eskubaloiak zortzigarren garaipen jarraian eskuratu du etxean BM Porriño (29-22) gaindituz. Garaipen honekin, Bera Berak Porriñoren etxetik kanpo zeraman boladari amaiera eman dio, izan ere porrotik jaso gabe ziren galizarrak. Era berean donostiarrek sendotu dira lidergoan, otsailean bi partida etxetik kanpo jokatuko dituzte Lizarrerian eta Etxebarrin, Errekopako kanporaketa eta Galizan izango den Kopa. Reyes Carrerek zazpikote titullarra mantendu du erasoan eta defentsan. Ziarsoloren bi golek ireki dute markagailua eta minutuak pasa ahala Bera Berak abantaila handitzen duen Ederra pivotearen golei esker eta ondoren María Núñezenak. Atsedenaldian 15-11 nagusi ziren donostiarrak. Galizarrek 5-1 defentsa planteatu dute, Bera Berak, aldiz, 6-0. Bigarren zati hasiera partida galdu du Porriñok, izan ere, Bera Berak bi jokalari gutxiago zegoela gola egiteko zailtasuna nabarian gelditu da. Zoqbi geldiketak egin ditu eta Bera Berak, aldiz, Ziarsoloren bitartez aprobetxatu ditu aukerak. Ondorioz, Reyes Carrerek berriro ere Eli Pinedo eta Eider Rubiori atsedena eman die. Jokatzera atera dena Nitsan Dunay izan da. Israeldarrak bi gol sartu ditu ezker txorkatila bihurritu duen arte. Horrez gain, Yamiley atezainak azkeneko hamar minutuak jokatu ditu eta Uxue Ezkurdiak Ziarsolo ordezkatu du bost minutu falta zirela. Bera Berak ligako hamabigarren garaipena lortu du. Orain Cup Winners Cupeko joaneko partida izango dute hizpide donostiarrek. Ostiralean egingo du bidaia Poloniara eta igandean (17etan) Vistal Laczpol Gdynia izango du aurrean Bera Berak. Fitxa: Bera Bera 29, BM Porriño 22 Bera Bera 29 (15+14): Zoqbi, Altuna, Menéndez (2), Ederra (4, 1p), Arizaga (4), Elorza (6, 4p) eta Ziarsolo (7) –Dunay (2), Núñez (4), Castro, Ezkurdia eta Yamiley (o.a.). BM Porriño 22 (11+11): Iris, Mujika (1), Doiro (9), Nekane (3), Bastero (1), Samartin, Fernández (4) –titular- Rivas, González (o.a.), Costas (1), Pérez (1) eta Cacheda (2). Epaileak: Gerardo Eloy eta Joaquim Castañer (Valentzia) Kanporatuak: Castro, Núñez eta Menéndez Bera Bera eta Cacheda, Nekane eta Costas BM Porriñotik. Partzialak: 3-1, 5-2, 7-3, 9-5, 13-8, 15-11 –atsedenaldia-18-12, 21-13, 23-15, 26-17, 26-20 eta 29-22.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores