Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak BM Porriñok etxetik kanpo duen boladari amaiera jarri nahi dio bihar eta, ondorioz, lidergoan sendotu otsailaren hasiera arte. Bidebietan (19,30etan, Gerardo Eloy eta Joaquim Castañer, Valentzia) jokatuko den partidak bigarren itzuliari emango dio hasiera, izan ere, Cup Winners Cupeko kanporaketak –Polonian jokatuko du Bera Berak otsailaren 3an- aurreratu du jardunaldia. Reyes Carrerek ohartarazi zuen komunikabideen aurrean egindako agerraldian pasa den asteartean. Harrigarria bada ere, BM Porriño da ligako etxean partidarik irabazi ez duen taldea eta etxetik kanpo galdu ez duen bakarra ere bai, hain zuzen. “Horregatik, partida interesgarria izango da” adierazi zuen Reyesek, Martin Larrañagarekin batera, “gure jokua dugu hizpide, arlo guztiak landu eta hobetu”. Ligara itzuli zenetik, Nitsan Dunay eta Eli Pinedoren egoera fisikoa kezkagarriak dira. Bi jokalariek deialdian izango dira, nahiz eta Reyes Carrerek argi eduki “Eli Pinedorekin arriskurik ez dugu hartuko”. Oraindik taldekidek burutzen duten lana ez du Elik bete, ondorioz, soilik partida gaizki joanez gero aterako da pistara. BM Porriñoren aurkako partida ostean, Bera Bera ez da Bidebietara itzuliko martxoaren 2rarte. Orduan Galiziako beste taldea hartuko dute donostiarrek, Mecalia Atlético Guardés, alegia. Otsailean, Bera Berak Cup Winners Cupeko kanporaketa jokatuko du Vistal Laczpol Gdynia, Poloniako txapeldunaren aurka, joaneko partida otsailaren 3an (17etan) eta itzulikoa otsailaren 10ean Josean Gaska kiroldegian (12,30etan). Bi partida hauen artean, Bera Berak Lizarreria bisitatuko du Itxakoren aurka aritzeko eta otsailaren 16an Etxebarrin Kukullagaren aurrean. Otsailaren 21etik 24ra bitartean Kopari helduko diote donostiarrek, oraindik ezagutzen ez den lekuan. Bera Bera eta Rocasa dira zerrenda buruak, taulako bide ezberdinetatik joango direnak eta Elche, Alcobendas, Guardés, Porriño, Kukullaga eta Zuazo taldeak aurrez aurre izango dituztenak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores