Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiren inguruko taldeen ligara itzulerak Egia Bera Bera senior mailako taldeari bakarrik etorri zaio ondo, izan ere 16-12 nagusitu zen Asador Basusta Pulpo taldeari, Alba Menéndez, Nagore Arizaga, Esther Arrojeria eta Uxue Ezkurdiaren bajak zirela, Bidebietan Castro Urdialesen aurkako partida jokatzen ari ziren eta. Mauge Gezalaren jokalariak lidergoan daude lau partidak falta direla, halere, oraindik bigarren eta hirugarren sailkatuenen aurka aritu behar dira. Kadete eta jubenil mailako Euskal Ligan Etxebarrira egindako bidaiak berri txarrak ekarri ditu. Alde batetik, bi porrot, Bera Bera Egia kadeteak 36-21 galdu egin zuen Autobuses Juantxo Kukullagaren aurrean eta jubenilek, 29-25. Azken partida honetan berdinketa ugari eman ziren Andrea Arellano lesionatu zen arte –oraindik ez dago diagnostikorik- eta Donostian asko kritikatzen da epailaren lana. Gipuzkoako txapelketan, Bera Bera Egia kadete 2 taldeak gol bakar batez galdu zuen Zumaian (13-12) egun liderra den Zalla Taberna Pulporen aurka.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores