Bera Bera

Select your language

Bera Berak Castro Urdiales hartu du gaur Bidebietan, ligako azkena izan arren partida serioa egin du, batez ere defentsan, danborrak geroko utziz. Bere alde horrela erabaki zuen norgehiagoka, ondorioz, ohorezko mailan aritzen denetik aurreneko aldiz lidergoan dira donostiarriak lehenengo itzulia amaituta.
Reyes Carrerek 6-0 defentsa planteatu du Elorza eta Ederra erdian kokatuz. Castro Urdiales pibotearekin jokatu nahi zuen baina ez du asmatu. Halere, kantabriaren baloi galduak ez ditu ondo aprobetxatu Bera Berak (min 9, 4-2) aldea nabariago izango zelako.
Eli Pinedoren bajaz aparte, Bera Berak atsedena eman die Zoqbi eta Eider Rubiori. Horrela, Patri Elorza eta Nagore Arizagak partida osoa jokatu dute, Alba Menéndez bezala partida amaieran erasoan atsedena hartu duena.
Bera Berak nahikoa zuen defensa erdia ixten eta erasoan asmatzen Castro atzean uzteko. Horrela markagailuak atsedenaldian 16-9 adierazte zuen eta eskerrak Patricia Aisa atezainari, oso geldiketa onak egin baititu.
Bigarren zatian, Bera Berak erasoan ez du asmatu Castrok kontraerasoak gauzatu dituen arte, 60 minutuan jokatu dituen Yamiley atezainaren geldiketak baliatuz.
Partida amaitzeko 25 minutu falta zirela, Reyesek Uxue Ezkurdia atera du Matxalen Ziarsolori atsedena emateko. Kapitainak bi partida oso osorik jokatu zituen, Zuazo eta Rocasaren aurka.
Bera Beraren ibilibidea berdina zen. Patri Elorzak taldekide ohiekin ez du kupidarik izan eta Bera Berako lehenengo lerroak 15 gol sartu ditu. Hamar minutu falta zirela Esther Arrojeria atera da pistara. Egia Bera Bera senior mailako jokalariek gol bana sartzeko aukera izan dute. Dunayk, badaezpada, ez du jokatu.
Ondorioz, Bera Berak… beti pozez, beti alai… partida bukaeran abestu du. Poza handia da lehenengo itzuli amaieran líder dagoelako eta berriro ere Kopan zerrendaburu. Datorren larunbatean, BM Porriño izango da Bidebietan (19etan).

Fitxa: Bera Bera 31, Castro Urdiales 16
Bera Bera 31 (16+15): Yamiley, Altuna (3),Arizaga (6, 1p), Menéndez (3), Elorza (6, 2p), Ederra (1) eta Ziarsolo (4, 1p) –titular- Núñez (1), Castro (5), Ezkurdia (1) eta Arrojeria (1).
Castro Urdiales 16 (9+7): Aisa, Hernando, Cobo (5), Gil (1), García (3), Costales (1) eta Vilella (1)–titular- Andrea Fernández (2), Haya (1), López (2) eta Santamaria (o.a.).
Epaileak: Carla Diz eta Ana Correa (Galizarrak)
Kanporatuak: Ziarsolo etas Arizaga Bera Beratik eta Vilella eta Costales Castro Urdialesetik.
Partziialak: 3-1, 5-2, 7-4, 10-5, 14-8, 16-9 -atsedenaldian-17-10, 19-12, 20-12, 24-14, 26-14 y 31-16

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores