Bera Bera

Select your language

Ohi denez baino pixka bat lehenago (larunbata, 17,30etan), Bera Berak Castro Urdiales hartuko du Bidebietan sailkapeneko buruan jarraitzeko asmoz eta, ondorioz, aurreneko aldiz, lider amaitu lehenengo itzulia.
Kanarietan Rocasaren aurrean lorturiko garaipen garrantzitsuak konfidantza sendotu egin du eta bihar, teorian erraz gainditu behar luke Bera Berak Castro Urdiales. Eli Pinedo baja izango da, ez ordea Nitsan Dunay belaunean duen mina ahaztuz. Esther Arrojeria eta Uxue Ezkurdiak osatuko dute deialdia.
Donostiako festa handia hasi baino ordu batzu lehenago hasiko da partida, ondorioz, norgehiagoa erabakiotzat ez hartzeko arriskua egon liteke. Halere, Bera Berak lehenengo itzulia lider amaitzea espero du eta berriro ere Kopa zozketan zerrenda buru izatea. Partida ostean denbora dexente dago Donostiako Martxaz gozatzeko. Aurten, gainera, klubak Kote Olaizola gogora ekarriko du eta urtarrilaren 20an, iluntzeko 20etan omenaldia egingo dio.

Koparako sailkapena bero-bero
Sei dira Koparako txartela atera duten taldeak: Bera Bera, Rocasa, Elche, Alcobendas, Guardés eta Porriño. Hau da, bi leku betetzear dira, izan ere, dirudienez aukera asko daude iaz bezala, Altean ospatzea aurtengo txapelketa. Beste sei taldek bertan egoteko aukerei eutsiko diete: Zuazo (10 puntu), Valencia (9), Kukullaga (9), León (8), Castelldefels (8) eta Mar Alicante (8).
Azken jardunaldi honetan espero ez diren emaitzak eman daitezke Bera Beraren mesederako. Horrela, Rocasa Etxebarrin arituko da; Castelldefels, Elxen; Valenciak Alcobendas hartuko du eta Zuazo Barakaldok Guardesera egingo du bidaia. León eta Alicante, elkarren aurka.

Larunbata 26an, Porriño Bidebietan

Ligak ez du atseden hartuko datorren asteburuan Bidebietan. Donostiarrak Poloniara abiatuko dira otsailarren 1ean igandean Vistal Laczpol Gdyniaren aurka jokatzera eta, ondorioz, ligako jardunaldia aurreratu behar dute, kasu honetan Porriñoren aurkako partida. Datorren asteburua libre dagoenez Porriñok nahiago zuen urtarrilaren 26an, (larunbata 19etan, Bidebietan) astean zehar jokatzea baino.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores