Bera Bera

Select your language

Taldekideak Erregeetako asteburuaz gozatzen ari ziren bitartean, Euskadirekin urtarrilaren 4tik 8ra bitartean Pontevedran ospaturiko Estatuko jubenil mailako selekzioen arteko txapelketan zegoen Anne Valle.
Euskaldunek gaizki hasi zuten lehiaketa. Asturiasen aurka berriro kale egin zuten, oraingo honetan, gol batez. “Multzoa zaila zen, Kanariar Uharteak, Madril eta prebia ere irabazi zigun Asturias”. Euskadik finala balitz bezala heldu zion Kanariar Uharte selekzioaren aurkako partidari eta garaipenak hurrengo fasean aritzeko txartela eman zion, Madrilen aurka punturik urratzea zaila zela jabetuz.
Final-laurdenetan Andaluzia faboritoarekin topo egin zuten. Halere, gol batez izan bazen ere, Euskadik partida irabazi zuen eta finalerdietan berriro Asturiasekin egin zuen topo. “Niri asko gustatu izan zait Andaluzia, baina irabazi genuen eta Astuarias gainditzeko gogo handia genuen”. Oraingo honetan, garaipena euskaldunentzat izan zen, Madril finalean zain zegoen baina domina eskuan. “Madrildarrak ezagutzen genituen baino oso indartsu dira” dio Annek, finalean gol bat sartu zuena.
Donostiarra Nora Azurmendi eta Eider Lizarbe lagunekin bat egiten zuen selekzioan. Halere “Nora eta Eiderren lesioak zirela eta, hemendik bakarrik joan naiz eta ez da oztopo izan”. Euskadiko jubenil mailako selekzioan, Anne bezala, “lehenengo urteko beste hiru jokalari geunden eta nabaritzen da, gu askoz ere urduriago geunden” azpimarratzen du.
Bera Bera Egiako jokalaria hegalean eta lateralean –bere postua- aritu da euskal selekzioan. “Oso esperientzia ona” bizi du, “partida eta emaitza estuak, jende asko eskubaloiarekin ilusionatuta eta selekzio oso indartsu” zilarrezko dominak balio handiago duena, alegia.
Eskubaloiak ematen duen onena bizitzeko aukera izan du Annek eta jabetzen da ibilbide honetan jarraitzeko egin behar den lanarekin. Domina lortu eta hurrengo egunean, Bera Bera vs Zuazo Barakaldo partida hasi aurretik, Matxalen Ziarsolok klubeko oroigarri bat eskaini zion.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores