Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiko entrenatzaile Reyes Carrerek “lasaitasunez” hartu du ligaren itzulera, adierazi arren ez duela “ulertzen nola ia bi hilabeteko etenaldi ostean aste honetan asteazken eta larunbatean jokatu behar dugun, zaletu eta klubei mesede gutxi egiten dienean”. Horrela, hamaikagarren jardunaldian Bera Berak Zuazo Barakaldo hartuko du asteazkenean (19etan) eta egun lidergoan dagoen BM Rocasai egingo dio bisita larunbatean Antonio Moreno kiroldegian (18,30etan). Komunikabideen aurrean, Reyes Carrerek adierazi du taldea “ondo ikusten duela, konpetiziorik gabe normala dena”. “Lagunartekoetan betebehar batzu egin ditugu eta jokalariek ondo erantzun zuten eskatutakoari, halere, lehiaketak esango digu nola gauden” azaldu du. Nitsan Dunayren arazoak Zentzu honetan Nitsan Dunayren belauna bat kezkatzen du “geldirik dagoelako”. Israeleko jokalariari egin zioten erresonantziaren emaitzen zain dago Bera Bera. Reyes bera kezkati dago, “Vero Cuñaren baja jasan genuen eta harrobiko jokalariak ditugu entrenatzen, jokalari gazteak. Horregatik, gure eskura ditugun jokalarien kudeaketan asmatu behar dugu eta lagunartekotean hori egiten saiatu gara”. Aste honetako partiden inguruan, Reyesek onartzen du “teorian ez dira berdinak Zuazo eta Rocasa, partida orok ditu zailtasunak baina liga irabazteko aukerak nahi baditugu Zuazori ere irabazi behar diogu”. Bizkaitarra da Rocasa liderarri punturik kendu dion talde bakarra. Rocasari buruz, entrenatzaileak dio “partidarik galdu ez duena da eta larunbatean irabazi behar diogu besteen emaitzen zain ez gelditzeko”. Partida erabakiorrak, etxean Orain arte jokatu diren hamar jardunaldien ibilbideaz, Errenteriko entrenatzailearen ustez “etxetik kanpo pista zailenetan aritu gara”. Bere ustez bigarren itzulian partida erabakiorrak izango dira Bidebietan eta “oso garrantzitsua izango da etxean jokatzea” azpimarratu du. 2013. urteari begira ezarri diren helburuaz galdeturik, Reyes Carrerek adierazi du “lasaitasuna da nagusi gurean; besteetan emaitzak atera behar genituen proiektua aurrea ateratzeko; liga irabazteko aukera honetan presioa azal daiteke baina ditugun baliabideak ondo optimizatu behar ditugu helburu betetze aldera”. Bidebietan urtarrilaren 19an Castro Urdialesen aurka (17,30etan) lehenengo itzulia itxiko du Bera Berak eta bigarren itzuliari besteek baino lehenago ekingo dio, urtarrilaren 26an Porriño Bidebietan hartuz. Galizarren aurkako partida aurreratu egingo da Bera Berak otsailean 3an jokatuko baitu Gdynian Cup Winners Cupeko finalzortzirenetan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores