Bera Bera

Select your language

Urteberri On! eta urtarrilaren 2an, entrenatzera. Bera Bera Eskubaloiak 2012a oparoa itxiko du, aurreneko aldiz ligako azpitxapelduna eman duen urtea eta Viborgen Champions League dastatzeko aukera eman zuena. 2012. urtea ikusgarria izan da Bera Berarentzat. 37 partida jokatu ditu, 31 irabazi ditu eta bakarra berdindu. Ihazko ligatik, 2012an jokaturiko 17 partidatik 16 irabazi zituen; Itxako izan zen bigarren itzulian donostiarrak gainditu zituen bakarra eta Kopako finalean ere bai. Europan, itzuleko partida irabazi arren, Bera Berak ezin izan zuen Lada Togliatti kanporatu, ostean EHF txapelketa irabazi zuten errusiarrek. Denboraldi honetan, Bera Berak bigarren Superkopa eskuratuz ireki zuen ikastaroa, Bidebietan Itxako aise gaindituz. Ligan zortzi partida irabazi ditu, Elxen galdu eta Atletico Guardesen aurka berdindu. Europan, Viborgen Poloniako txapeldun Vistal Laczpol Gdyniaren aurka galdu zuen, Suizako Brühli irabazi eta Cup Winners’ Cupen Errumaniako Danubius Galati gainditu. Otsailean poloniarrak izango ditu berriro aurrez aurre Errekopan. Alde txarrena Vero Cuña zentralaren lesioa izan da. Galizarrak esker belauneko lotailu gurutzatua apurtu zuen eta gutxi gorabehera maiatzararte ezin izango du pistara itzuliko. Liderraren aurka, urtarrilaren 12an Bera Berak zuzen begiratu dio ligari. BM Rocasa liderra eta Elche Mustang taldeen atzetik, kanariarrak bi puntura ditu. Bera Bera Eskubaloiak gogor ekin dio lanari aurreneko aldiz liga eskuratzeko, azken aldi honetan daraman ibilbidea baieztatuz. Etenaldi ostean, Ligari berriro ekingo dio urtarrilaren 9an, Bidebietan Zuazo Barakaldo hartuz. Hiru egun beranduago Kanariar Uhartean BM Rocasa liderrari egingo dio bisita, donostiarren asmoak gauzatzeko partida garrantzitsua. Horren ostean, bigarren itzulian Donostian norgehiagoka interesgarriak biziko dira, besteak beste, Bera Berak Helvetia Alcobendas, Elche Mustang eta kanariarrak hartuko ditu liga eskuratzeko. Europako lehiaketa otsailean iritisko da, 3an Poloniako Gdynia hirian jokatuko du Vistal Lazcpol taldearen aurka eta hurrengo asteburuan Josean Gaskan ospatuko da itzuleko partida. Otsailean bertan Kopa izango dute jokoan donostiarrek. Horregatik, Bera Berak erronka guzti hauetan partaide egin nahi ditu zaletu, jarraitzale, babesle eta instituzioak eta, jakina, 2013 urte zoriontsu opa nahi die guztiei.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores