Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak prestaketarekin jarraitzen du aste hauetan, burutzen duen bigarren aurredenboraldia, kontuan hartuz gero ligak ia bi hilabeteko etenaldia duela, aurten Serbiako Eurokopa dela kausa.

Orain arte Bera Berak mutilen taldeen aurka bi lagunarteko jokatu ditu, Ereintza eta Usurbil, bigarren nazionalean aritzen direnak. Bihar, ordeaz, Oñatiko Aloña Mendiren deiari erantzun dio eta emakumezkoen eskubaloiko ohorezko mailako talde baten aurka arituko da, Zuazo Barakaldo, hain zuzen. Partida Oñatiko Zubikoa kiroldegian burutuko da 18etatik aurrera.

Donostiarrek orandik ez dute Zuazoren aurka jokatu ligan –abuztuan, lagunartekoa-. Bizkaitarrak dira Rocasa liderrari punturik urratu dion taldea bakarra orain arte. Gainera ligara itzulikoa bata besteraren contra, urtarrilaren 9an Bidebietan 19etan. alegia.

Bera Berak lagunarteko gehiago nahi ditu Gabonak aurretik. Horrela, datorren abenduaren 18an, asteartean, Pasai Donibane izango da aurkaria, gizonezkoen beste talde bat, hain zuzen.

Eli Pinedo eta Patri Elorza

Bera Berak Eli Pinedo eta Patri Elorza internazionalen bajak izango ditu bihar, Serbiako Eurokopan aritu direnak. Espainiak atzo ere Montenegroren aurkako porrotarekin bostgarrena gelditzeko aukerak galdu zituelarik.

Eurokopa irregularra egin du Jorge Dueñasen selekzioak. Oso ondo hasi zuen –Alemania eta Kroazia gaindituz- baina bigarren fasean puntu bakarra baino ez du lortu Errusiaren aurka.

Bera Berako jokalariak aukera ezberdinak izan dituzte. Eli Pinedok norgehiagoka guztiak jokatu ditu, partidako ia 53 minutu, gainera. Patri Elorzak 13 minutuna izan zituen bi garaipenetan eta ostean ia ez du aukerarik izan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores