Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak eta Donostiako udaleko Kultura eta Gazteria Departamentuak antolaturik, datorren abenduaren 13an, osteguna, Kritiñe Osa dietistak oinarrizko elikadura orekatua izeneko hitzaldia eskainiko du Kontadoretan.

Ekitaldia batez ere kirola sarri egiten ari diren seme alaben gurasoei dago zuzenduta, halere sarrera librea da eta edonor sar daiteke.

Izan ere, Bera Bera Eskubaloiak ‘Osasun Eskola’ jarri du martxan infantil, kadete eta jubenil mailako jokalariei begira, hau da, arlo desberdinak jorratzen ditu gutxi gorabehera eskubaloiaz gozatzen ari diren 60 gazteei zuzentuda, alegia.

“Helburua da kirola egitea osasu egoera onenean eta lesioak nahiz nekeak edo zorabioak saihestea” azaldu du Kristiñe Osak. Eta dagoeneko martxan da. Orain arte neurketa batzu egin dizkiete harrobiko jokalariei gazte bakoitza kokatze aldera. Ikastaroan zehar beste bi neurketa izango dira eboluzioa ikusteko.

Horrez gain, elikaduren inguruko aholkuak eta hiztaldiak izango dituzte, batez ere, entrenaldietan edo partida bati begira aurretik eta ondoren zer jan behar duten argi izateko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores