Bera Bera

Select your language

Leonen ospaturiko azken norgehiagokatik ia hiru aste igaron direnean, Bera Bera Eskubaloiak partida jokatzeari ekingo dio gaur berriro ere, lagunartekoa izan bada ere. Arratsaldeko 7etan Bidebietan Ereintza hartuko du, bigarren nazionalean aritzen den mutilen taldea, hain zuzen. Reyes Carrere entrenatzaileak gustuko ditu gizonezkoen aurka aritzea bere taldea estutzen dutelakoan. Egun gutxi batzu jai izanda, taldeak entratzen jarraitu du. BAT Basque Team Fundazioaren laguntzarekin froga fisikoak burutzea ohiko da garai hauetan eta, hortaz gain, ligako hamar jardunaldietan ikusi diren indarguneak sustatu eta hobetu beharrekoak sakontze egunak dira. Atzotik Serbiako Eurokopa jokatzen ari diren Eli Pinedo eta Patricia Elorza jokalarien bajak ditu Bera Berak. Espainiako selekzioak 20-23 gainditu zuen Alemania, gaur Kroazia izango du aurrean (18,15etan, Teledeporte) eta ostiralean, Hungaria (18,15etan, Teledeporte). Atzo, Eli Pinedok bi gol sartu zituen 41 minutuetan, 5-1eko defentsan ondo aritu zen aurrean eta Patri Elorzak sendotasuna eman zion defentsari pistan egon zen 13 minutuetan. Selekzioekin ere aritu dira Adriana Castro eta Nitsan Dunay, astelehen eta asteartean taldera itzuli zirenak. Austriari bi partidak irabazi zizkion Brasilek eta Hungariarekin, aldiz, galdu. Adrianak indartsu ikusi zuen Espainiaren aurkaria, izan ere atzo hungariarrak berdinketa lortzeko zorian izan ziren Kroaziaren aurka. Bestalde, Nitsan Dunayk Isralekin 2013 Mundialean aritzeko aurreneko sailkapen fasea jokatu zuen baina taldeko onena izan arren, ezin izan zuen kanporaketa gainditu. Asteartea 11, Bidebietan eta larunbata 15, Oñatin Bera Berak Kukullaga eta Zuazo Barakaldo izango ditu aurrez aurre datorren astean, egun Koparako txartelak helburu dituzten taldeak. Asteartean Bidebietan, arratsaldeko 7etan, Kukullaga -10. sailkatua- hartuko dute donostiarrek eta larunbatean 18etan Oñatiko Zubikoa kiroldegian Zuazo Barakaldo -9. sailkatua- izango da aurkaria. Barakaldokoa da, orain arte, Rocasa liderrari punturik kendu dion talde bakarra eta ligaren itzuleran Bera Berak Bidebietan urtarrilaren 9an hartuko duena. Hamaikagarren jardunaldiari dagokin partida hori iritsi aurretik, Bera Berak beste lagunartekoren bat jokatuko du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores