Bera Bera

Select your language

EHFk gaur aditzera eman dituen multzoen arabera Bera Berak ez du zorterik izan banaketan. Bihar, azaroak 20 asteartea, goizeko 11etan Vienan hasiko da Cup Winners Cupeko finalzortzirenetako zozketa. Horrela, donostiarrek ligako bost txapeldunak izan dezakete aurkari: Austriako Hipo NÖ -Dara Carvalhoren taldea-, Kroaziako HC Prodavka Vegeta, Alemaniako Thüringer HC, Errusiako Dinamo Volgograd edo Poloniako Vistal Lazcpo Gdynia ezaguna, Bera Bera Champions Leaguetik kanpo Viborgen utzi zuena. Horrez gain, Errusiako eta Norvegiako azpitxapeldun Rostov eta Byasen Trondheim eta zerrenda Norvegiago Stabek Handball taldeak osatuko du. Zortzi talde hauetako lau Champions Leaguen aritu dira irailetik: Hypo NÖ, HC Podravka Vegeta, Thüringer HC eta Dinamo Volgograd eta, Bera Bera bezala, Vistal Lazcpol Gdynia, Rostov eta Byasen taldeek Championseko multzoen fasea sailkatzeko kanporaketa jokatu zuten. Zozketa bihar izango da baina kanporaketak 2013ko otsaileko lehenengo eta bigarren asteburuan ospatuko dira.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores