Bera Bera

Select your language

Lehenengo zatiari egindako hasiera eta amaiera bikainaren bidez Bera Bera Eskubaloiak bideratu du gaur iluntzean Leonen jokaturiko partida, zortzigarren garaipena ligan. Ademarrek Championseko partida bihar jokatu beha duenez, partida ezohizko egun eta ordutegi batean jokatu da. Halere, Bera Bera konzentraturik atera da, sendo defentsan eta erasoan eraginkor. Kopan sartzeko asmotan dabilen Cleba Leonek gainera baja dexente ditu, bestea beste, Andrea Álvarez eta Mónica Ausás. Darly Zoqbik igandean Danubiusen aurka erakutsi zuen mailari eutsi dio hasieran Leonen bertakoen etsipenerako. Brasildarraren geldiketak kontraerasoak bideratu ditu eta eraso posizionalean ere Bera Bera asmatu egin du. Bera Berak hasieran hartutako abantailari eutsi egin dio eta lehenengo zati amaieran berriro er estutu du Cleba partida ia erabakitzeko (11-17), Alcobendasen lortutako aldea gaindituz. Horrela, bigarren zatian erritmoa jaitsi egin du taldeak, partida golen trukean bihurtu delarik. Bera Berak azaro mamitsua izan du, jokatutako bost partidak irabazita, Alcobendas eta Leongo plaza zailetan eroso, Bidebietan Castelldefelsi irabazita eta Cup Winners Cupeko bi partidak eskuratuz Danubius Galatiren aurrean. Donostiarrak ligako hiru talde onenen artean daude eta entrenatzen eta lagunartekoak jokatzen jarraituko dute Serbiako Eurokopa eragiten duen etenaldian, hori bai, Eli Pinedo, Patri Elorza, Adriana Castro eta Nitsan Dunay internazionalak izan ezik. Fitxa: Cleba León 25, Bera Bera 34 Cleba León 25 (10+15): Cristina, Alba González (1), Ilina (9), Caño (6), Cristina Álvarez (1), Gracia de Garnica (1), De la Cruz (7), Roldán, Pérez, Marina González eta Gutierrez (o.a.) Bera Bera 34 (17+17): Zoqbi, Castro (4), Rubio (6), Elorza (4), Menéndez (1), Núñez (2) eta Pinedo (7)- titularra- Ziarsolo (2), Altuna (4), Ederra (2) eta Dunay (2). Epaileak: Jorge Escudero eta Jesús Escudero (Kantabria) Kanporatuak: Gracia de Garnica, De la Cruz eta Marina González Cleba Leónetik eta Menéndez, Dunay, Elorza, Ziarsolo, Ederra eta Núñez (2) Bera Beratik. Partzialak: 0-2, 1-6,3-10,6-10, 9-13, 10-17 –atsedenaldia- 12-20, 15-22, 17-25, 20-29, 22-31 eta 25-34

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores