Bera Bera

Select your language

Txapelketako aurreneko herrena jokaturik eta etenaldiaren bezperan, Bera Bera bihar ostirala Leonen izango da sailkapenean BM Rocasa nahiz Elche Mustang presionatzen jarraitzeko. Alacanteko taldeak gaur hartuko du Itxako, nafarrek Zipren jokatuko baitute asteburuan. Egungo futboleko ordutegian –bihar ostirala 20,45etan- Bera Berak iaz garai honetan lortu zuena errepikatu nahi du, Europako kanporaketa gainditu ostean Sagunton irabazi eta Championseko lekua bereganatu zuen txapelketa amaitu bitartean. Aurtengo egoera ezberdina da, lehenengo itzulia amaitzeko lau partida gelditzen direnean –-Kopa jokatzeko aukera izango dutenak zehazten dira orduan- Cleba Leonek zazpigarren postuari eutsi nahi dio, Bera Berak gorago begiratzen duen bitartean. Halere, donostiarrek jakin badakite Leon ez dela plaza erraza izan. Izan ere, azkeneko bi urtetan adina berdinketa izan dira, (28-28 eta 26-26). Iaz Bera Bera 17-13 markagailuari buelta emateko gai izan zen baina zazpi minutu falta zirela Eli Pinedori bidegabeko txartel gorri ikusi zuen eta Leonenek berdintzeko aukera izan zuen. Errumaniako Danubius Galati taldearen aurka intentsitate handiko kanporaketa bizi ostean, Bera Berak bi egun jai izan ditu, atzo arratsaldean eta gaur goizean entrenatu du eta bihar eguardiko 12etan irtengo da, Olmillos de Sasamon herriko El Castillo jatetxean bazkalduko du eta Leongo Kiroletako Jauregian iritsiko da 18,30ak inguruan. Reyes Carrerek azkeneko deialdietako jokalariak prest ditu. Bera Berak garaipena nahi du bihar lehiaketako aurreneko zatia ondo bukatzeko, batez ere etxetik kanpo partida zailak izan dituenean: Porriño, Guardés, Elche, Alcobendas eta León.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores