Bera Bera

Select your language

Intentsitate handiko asteburu ostean, Bera Berak merezitako atsedena hartuko du gaur eta bihar fisikoki nahiz mentalki maila ona berreskuratzeko. Ligako Leongo partida–ostirala, 20,45etan- asteazkenetik aurrera prestatuko du taldeak. Donostiarrek asteburu honetan ezagutuko dituzte aurkariak berdinketa nasugi den Europako lehiaketa honetan, nahiz eta oraindik hirugarren txandan egon, Errekopan talde onak daudela seinale. Bera Berak sufritzen jakin izan zuen Danubius Galati gainditzeko, Metalurg taldea bezala. Donostian bezala, kanporaketa osoa Mazedoniako Skopje hirian ospatu zen eta bertakoek bi partidak gol batez irabazi zituzten Poloniako SPR Lublinen aurka. Metalurg da Bera Berak ezagutzen duen aurkari bakarra azaroaren 20ko zozketan. Horrez gain, Frantziako Issy taldeak Parisera 14 goleko abantaila eraman zuen Mazedoniako HC Zito Prilep taldearen aurrean eta Norvegiako Stabaek 22-27 irabazi zuen Budapesten. Hortik aurrera kanporaketak erabakitzeke daude. Errusiako Rostov, Danimarkako Team Esbjerg eta Marta Mangué, Nuria Benzal, Jessica Alonso y Begoña Fernándezen Zajecar taldeek etxetik kanpo hiru goleko abantaila lortu zituzten Eslovakiako Iuventa, Holandako HV Quintus eta Zork serbiarren arteko derbian. Gainera, HC Locomotiva Zagreb taldeak 28-26 irabazi zion Hungariako Vaci taldeari eta Frantziako Toulonek 31-28 Leigzigi. Beste hiru kanporaketa oso-osorik jokoan izango dira datorren asteburuan: Vistal Laczpol Gydnia eta Bielorrusiako HC Gomel Polonian, TSV Bayer Leverkusen vs Turkiako Izmir Alemanian eta Holandan Sercodak Dalfsen vs Norvegiako Byasen. Championsetik, lau Horrela ezagutuko dira hirugarren txanda gainditu dituzten 12 taldeak. Championsa egun jokatzen ari diren lau taldeekin osatuko dira finalzortzirenak, multzoen fasea datorren asteburuan amaituko delarik. Esate baterako Viborg Europatik kanpo geldituko da puntuak lortu ez dituelako eta multzoei begirada bat botaz gero aurkari gogorrak eta ezagunak agertzen dira. Randers –Macarena Aguilar- eta Hipo –Dara Carvalho- taldeek Championsen jarraitu edo Cup Winners Cupen aritzea jokoan izango dute, halere Austriako taldea zazpi goleko abantailarekin abiatuko da Danimarkara. Egoera berean dira Kroaziako HC Prodavka eta Carmen Martinen Krim Mercator taldeak, kroaziarren abantaila hiru golekoa delarik. Championseko C multzoan Dinamo Volgograd eta Suediako Sävehof taldeek Errekopan aritzea baino ez dute jokoan. Errusiarrek etxean arituko dira sei goleko aldearekin. Eta D multzoan, aukerarik gabe dago Viborg eta Buducnost, Thüringer eta Zvezda taldeek Main Round izango dute helburu, lortzen ez duena Errekopara pasatuko delarik. Ondorioz, Ligan jarriko du burua Bera Berak zozketa eguna iritsi bitartean –azaroaren 20an Vienan- edozein kasutan aurkari gogor bati aurre egin beharko dio Bera Berak otsailean.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores