Bera Bera

Select your language

Reyes Carrerek eskatzen zuen bezala “muinari” leiala izan da gaur berriro ere Bera Bera eta defentsa bikainari esker eta Zoqbik atean egindako lan zoragarria medio, bigarren zati erdialdean lorturiko lau goleko aldeari eutsi dio eta partida irabaztea lortu du azkeneko 18 minutuetan bi gol baino sartu dituenean. Horrela, Vienan azaroaren 20an Cup Winners Cupeko final zortzirenetako zozketan izango da Bera Bera, Danubius Galati Errumaniako taldea guztira 48-42 gainditu ostean. Errumaniako talde ezezaguna izanik, Bera Bera urduri harrapatu zuen kanporaketako hasierako minutuetan Gaskan. Halere, esfortzua, elkartasuna eta sufritzen jakin izan zuen atzo Bera Berak eta hiru goleako abaintailarekin heldu da gaur Bidebietara. Partidari hasiera bikaina eman diete Altuna eta oso kanporaketa ona burutu duen Alba Menéndezek –zortzi gol guztira-. Danubius Galatik ez zuen amorerik ematen eta partida berdindu du (11. Min 5-5). Errumaniarrek Eli Pinedo estutu dute, ezker hegalak posizioa hartzen zuen bakoitzean gogor oztopatuz. Horrela, sarrrera itsusi bategatik Gheorge jokalariari txartel gorria erakutsi diote. Bestetik, Bera Berak Glibkori bidea ondo itxi dio. Gaskan golegile nagusiena, ukrainiarrak eta Pinedok 20 minutu behar izan dituzte gola egiteko. Castroren bi golei esker 8-11 goitik Bera Bera jarri da atsedenaldira iristeko sei minutu falta zirela. Halare, María Núñez bi minutu eserlekura bidali dute eta Danubius gainetik jarri da (28. Min 12-11). Orduan Zoqbi agertu da eta Eider Rubiok erasoari irteera eman dio. Donostiarrak sartutako bi golei esker, 12-13 aurretik jarri du Bera Bera atsedenaldian, atzo bezala. Bigarren zatian, defentsak izan dira nagusi. Glibko eta Burlachenkok berdinketa lortu dute (36 min. 16-16) baina hortik amaierara Danubiusek hiru gol baino ez ditu sartu. Donostiarren erasoa antzeko zebilen. Zati honetan defentsan aritu den Eli Pinedo eraginkorra zen zazpi metroetatik, Ziarsolok berreskuratu duen baloi bat Menéndezen bitartez sareetan bukatu da eta Errumaniarren beste baloi galdu batek Pinedok aprobetxatu du (39. Min 16-19). Bera Bera hobeto zebilenean Bidebietan argiak joan dira. Bost minutuko ‘atsedena’ ez zaio ondo etorri taldeari. Danubiusen bi kanporaketak ez ditu aprobetxatu eta orduan Zoqbik zalegoak erotu ditu. Lehendabizi Glibkori geldiketa bat –ukrainiarrak amets gaiztoak izango ditu gaur-, Ziarsolok 16-20 jarri du eta partida guztiz erabaki duena izan da Zoqbik egindako bi geldiketa, Glibkori penaltia eta ondorengo aldaratzeak gelditu ditu brasildarrak. Matxalenen beste gol batek finalzortzirenetan kokatu du Bera Bera (42. Min 16-21). Halere, sufritzeko asko zegoen. Hortik aurrera Bera Berak gol bakarra egin duelako. Baina hor zegoen Zoqbi, Errumaniarrak etsitzeko eta Bidebietan bildu diren zaletuak harritzeko. Ondorioz, Bera Bera intentsitate handiko kanporaketa baten jabe egin da inolako erreztasunik eman duen aurkari gogor batean kontra. Datorren urteko otsaileko aurreneko bi asteburuetan jokoan izango dira Cup Winners Cupeko finalzortzirenak. Datorren asteburuan ezagutuko ditu Bera Berak balizko aurkariak, horien artean, egun Champions Leaguen aritzen diren lau talde. Fitxa: Danubius Galati 19, Bera Bera 22 Bera Bera 22 (13+9): Zoqbi, Altuna (2), Rubio (6, 2p), Elorza (1), Núñez (1), Menéndez (4) eta Pinedo (4, 3p) -titularra- Ziarsolo (2), Ederra eta Castro (2). Danubius Galati 19 (12+7): Bobeica, Zaremba (2), Patuleanu (1), Glibko (6), Gheorge (3), Lazarin eta Marginean (2)–titularra- Curtean (3), Burlachenko (2), Cioaric, Trandafir, Crivlevit, Basa eta Ancerencu (o.a.). EHFko delegatua: Jean Ives Renon (Frantzia). Epaileak: Marco Di Domenico eta Lorenzo Fornasier (Italia). Kanporaketak: Menéndez (2), Elorza, Altuna eta Núñez (2) Bera Beratik eta Zaremba, Patuleanu, Burlachenko (2), Marginean, Gliko eta txartel gorria Gheorge (18’) Danubiusetik. Partzialak: 4-2, 5-5, 6-6, 7-8, 9-11, 12-13 –atsedenaldia- 15-16, 16-19, 16-20, 17-21, 18-21 eta 19-22

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores