Bera Bera

Select your language

Eusko Jaurlaritzako kiroletako zuzendari Patxi Mutiloak eta Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak, Matxalen Ziarsolo kapitaina eta Eli Pinedo jokalari internazionalarekin batera, gaur eguardian hitzarmena aurkeztu dute Jaurlaritzak “Basque Country’ markarekin babestuko baitu Bera Bera Europako partidatan. Eusko Jaurlaritzako Donostiako egoitzan egindako ekitaldian, Patxi Mutiloak azaldu du Turismo sailaren inplikazioa dela eta Basque Country marka aukeratu du Jaurlaritzak. Horrela, Europan aritzen diren saskibaloi taldeak bezala, Bera Berako kamiseta urdin nahi grisetan marka hori agertuko da eta Liga eta Kopan, aldiz, Euskadi. Kiroletako zuzendariaren arabera “elite mailako kirolean egindako hausnarketak dio eskubaloia estrategikoa dela eta, konkretuki, emakumezkoen eskubaloia”. “Ezin ditugu ahaztu azken aldi honetan lorturikoa eta, era berean, Bera Bera bezalako talde batek hain maila altuan egoteak duen garrantzia” azpimarratu du. Horrela, Mutiloak adierazi du emakumeen kirolean “horrelako taldeak Europako lehiaketa garrantzitsu hauetan aritu ahal izateko instituzioen inplikazioa beharrezkoa da”, ondorioz, denboraldi honetarako sinatu da hitzarmena. Larunbatean eta igandean, Danubius Galatiren aurka Bera Bera Eskubaloiak asteburu honetan estrenatuko ditu kamiseta berriak, izan ere, Cup Winners’ Cup delakoaren hirugarren kanporaketa Donostian ospatuko da Errumaniako HC Danubius Galati taldearen aurka, larunbatean Gaskan (17,30etan ETBKSAT) eta igandean Bidebietan (12etan). Bestetik, Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak Patxi Mutiloak egindako “gestioak babeslegoa gauzatzeko”. “Asteburu honetan gozatu nahi dugu eskubaloiarekin, kanporaketa gainditu eta otsailean Basque Country marka sustatzen jarraitu nahi dugu”. Bera Berako kapitain Matxalen Ziarsolok azpimarratu du “gure taldeak oso harro eramango du Basque Country gure izaera eta jokuak, hau da, lana eta esfortzua euskaldunak atzerrian zabaldu nahi dugun irudiarekin bat datorrelako”. “Gure aldetik, ahalegin guztiak egin nahi ditugu kanporaketa pasatzeko eta kamiseta hauekin Europara joateko” gaineratu du Ziarsolok.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores