Bera Bera

Select your language

Bera Bera Egia harrobiak asteburu bikaina osatu du. Alde batetik, Egia Bera Bera senior taldeak CDB Leizarani irabazi zion 35-25 etxean egindako debutean. Lidergoan kokatu dira eta datorren asteburuan Oñatin jokatu dute Aloña Mendiren aurka.

Euskal Liga

Bera Bera Egiako jubenil eta kadete taldeak atzo goizean Zumaian aritu ziren. Horrela, Bera Bera Egia kadete taldeak 17-30 gainditu zuen Talai-Pe Jatetxea, eta beste partida estu batean Bera Bera Egia jubenil taldeak 21-23 irabazi zion bertako Galdona Burdindegia Pulpori.

Datorren ostiralean, urriak 12, Bidebieta udal kiroldegiak hartuko ditu kadete eta jubenil mailetan donostiarrek eta oñatiarrek izango dituzten lehiak.

Bestetik, kadete mailako bigarren taldeak Gipuzkoako Txapelketako aurreneko partidan Errenterian 15-10 galdu egin zuen Ereintza Beissierren aurka.

Emaitzak: Senior, Jubenil, kadete euskal liga, kadete Gipuzkoako txapelketa

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores