Bera Bera

Select your language

Asteburu honetan, ohorezko mailako taldeak atsedena hartu badu ere, Bera Bera Eskubaloiko harrobiko lau taldeek ligako partidak jokatuko dituzte. Horrela, Gipuzkoako txapelketan arituko den Bera Bera Egia kadete 2 taldeak Errenterian egingo du debuta, urriaren 6an larunbata, eguardiko 12etan udal kiroldegian Ereintza Beissieren aurka. Roxana Marinek zuzentzen duen kadete taldearekin batera daude Ereintza Beissierez gain, Zalla Taberna Pulpo KE, Eibar Eskubaloia A, Aiala ZKE, Federópticos Ikus Elgoibar, Ordizia Irurena eta Urnietako KE B. Euskal Liga Kadete eta jubenil taldeak Zumaiara egingo dute bidaia igande goizean. Bera Bera Egia kadete taldeak Talai-Pe Jatetxea Pulpo izango du aurrean 9,45etan Lubaki kiroldegian. Eta 11,15etatik aurrera Bera Bera Egia jubenil taldeak Galdona Burdindegia Pulporen aurka jokatuko du leku berean. Lehengo asteburuan, jubenilek irabazi eta kadeteek galdu egin zuten. Bestetik, senior mailako Egia Bera Bera taldeak Egian jokatuko du urriaren 6an, larunbata, 18,30etan Andoaingo CDB Leizaranen aurka. Bertan ohorezko mailako Alba Menéndez eta Nagore Arizaga jokalariak arituko dira.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores