Bera Bera

Select your language

Partida irabazteko azkeneko erasoa izan arren, Bera Bera Eskubaloiak puntu bakarra eskuratu du gaur Mecalia Atlético Guardés taldearen aurka, berdinketak nagusi izan diren norgehiagokan. Erasoan falta adierazi diote Patri Elorzari eta, ondorioz, Bera Berak ezin izan du jaurtiketarik egin partida irabazi ahal izateko. Hamar egun eta gero Bera Bera ligara itzuli da Championseko kanporaketa bizi ostean, Mecaliak berriz Porriño gainditu zuen ohorezko mailan jokatzen zen galiziarren arteko aurreneko derbia. Horrela, galiziarrak aurretik jarri dit (7. Min , 5-3) eta Bera Berak Matxalen Ziarsolo kapitaina galdu du lesionaturik. Donostiarrek hamar minutuen faltan berdinketa lortu dute (8-8) defentsa estutu dutenean. Berdinketa atsedenaldirarte mantendu da (10-10). Bigarren zatian, Bera Berak arnasa hartu du (40. Min 14-17) baina zazpi minutuetan galiziarrek buelta eman diote partidari (47. Min 19-18). Mecaliak abantaila kudeatzen jakin izan du ondoren (55 min. 23-21 eta 56. Min 24-23) eta bi partida amaitzeko bi minutu falta zirela Bera Berak berdinketa lortu du (24-24). Eider Rubio (8 gol) eta Eli Pinedo (11 gol) jokalariek donostiarren %76ko golak eskuratu dituzte, Bera Bera bizirik mantenduz. Azkenenan ez zuen erasoa gauzatzeko aukerarik izan, puntu bat utzi du A Guardan eta lidergoa, izan ere Alcobendasek eta Rocasak garaipenak eskuratu dituzte Zuazo eta Valentziaren aurrean. Fitxa Mecalia Guardés 25 – Bera Bera 25 Mecalia Atlético Guardés: 25 (10+15): Makarenko, Amorós (3), Morais, Abad, Savic (5), Andrea Dapena (2), Alba Dapena (7), Dorado, Kurchankova (5), Andrea Simon (2), Ana Isabel Cerqueira (1), Ramos, Barbara Cerqueira, Lorenzo (o.a.) Bera Bera 25 (10+15): Zoqbi, Altuna (2), Cuña, Menéndez (2), Elorza (1), Ederra eta Ziarsolo –titularra- Rubio (8), Núñez (1), Pinedo (11) Castro eta Dunay. Epaileak: Jorge Escudero eta Jesús Escudero (Kantabria) Kanporatuak: Ana Isabel Cerqueira, Amorós, Andrea Dapena Guardésetik eta Menéndez, Elorza (2) eta Núñez Bera Beratik. Partzialak: 4-2, 6-3, 7-6, 8-7, 9-9, 10-10 –atsedenaldian- 11-13, 14-16, 17-18, 20-20, 23-21 eta 25-25.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores