Bera Bera

Select your language

Championsetik, ligara. Hiru egun igaro Bera Bera Eskubaloia Jacintok gidatzen duen David Autobusetik jaitsi zenetik eta berriro barruan daude Pontevedra helburu, A Guarda herria, hain zuzen. Championesko multzoen faseran aritzeko kanporaketa burutu ostean ligara itzuliko da. Hamaika egun pasatu dira Kukullaga gainditu zuenetik eta Bera Berak bihar 18etan Mecalia Atlético Guardés izango du aurrean. Ohorezko mailara igo berri arren, galiziarrek eskarmentua duen jendea fitxatu zuen: Vanesa Amorós, Makarenko atezaina edo Kurchankova laterala. Olinpikoa lesionaturik egon arren, Mecalia Atlético Guardések Porriñori irabazi zion etxetik kanpo Galizako aurreneko derbian. Horrez gain, aurreneko jardunaldian Rocasari asko kostatu zitzaion Guardés gainditzea eta Castro Urdialesi nagusitu zitzaionez, ondorioz, bi garaipen eta porrota bakarrarekin sailkapenen erdian daude galiziarrak. Horrela, adi egon beharko dira donostiarrak eta Danijela Savic eta Alba Dapena bezalako jokalariak ere zaindu. Hiru egun izan ditu Bera Berak Championsa ahazteko eta burua ligan jartzeko, aurtengo helburu nagusia, alegia. Donostiarrek iraila mamitsua itxiko dute bihar, izan ere, Superkoparekin ireki zen hilabetea, ondorez, ligan Porriñon irabazi zuen Bera Berak eta Bidebietan lau puntu eskuratu zituen Viborgera joan aurretik. Lau talde lidergoan Donostiarrekin batera, Helvetia Alcobendas, Rocasa eta Valencia dira jokoan ziren sei puntuak eskuratu dituzten talde bakarrak. Kanariarrek Elche-Mustang gainditu zuten eta golen aldea lidergoa eman zion Bera Berari. Jardunaldi honetan azpimarragarriena da Valencia Aicequip eta BM Rocasaren arteko lehia. Arazo txiki batzu izan ezik, Reyes Carrere entrenatzaileak plantilla osoa prest du. Bera Bera 9,15etan irten da Bidebietatik, Benaventen bazkaldu ostean, espero dute 20etan iristea eta bihar goizean saio arin bat betetzea. Hurrengo asteburuan ligarik ez dagoenez Adriana Doce Castro eta Nitsan Dunayk Galizatik irtengo dira Brasilera eta Israelera arazo burokratikoak konpotze aldera. Liga urriaren 13an itzuliko da, Bera Berak Mar Alicante hartuko du eta ondoren hilabete garrantzitsuari ekingo dio, etorkizuna finkatzenko, izan ere, donostiarrek Elx, Alcobendas eta Leon bezalako plaza zailak bisitatuko dituzte, Valencia eta Castelldefels izango dira etxean eta Errekopako hirugarren txandako kanporaketa ospatuko da azaroaren 10 eta 17an Errumaniako Danubius Galati taldearen aurka.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores