Bera Bera

Select your language

Championseko kanporaketa honetan bizitakoaren inguruan mintzatu gara Bera Berako kapitain Matxalen Ziarsolorekin. Larunbatean Poloniako txapeldunaren aurka jasotako porrotak min egin zuen. Atzo, aldiz, ondo jokatuz, aise gainditu zuten LC Brühl suizar taldea eta, ondorioz, Errekopako hirugarren txandan sartuko dira donostiarrak.

Matxalenek "sensazio desberdinak ditugu" onartu du. "Larunbatean askoz hobeto aritzea espero genuen eta oso gogorra da bederatzi golez galtzea, lur jota utzi gintuen". Hala eta guztiz ere, pozik zegoen "Brühlen aurka ondo erreakzionatu genuelako eta etxera hobeto goaz azkeneko partida irabazita".

Matxalenen arabera "poloniarrak oso indartsu ziren, Viborg bera ere estu jarri zuten eta ia partida irabazi zuten", halere partida txarra egin arren Bera Berak larunbatean aukerak izan zituen partidan sartzeko.

Halere, Bera Bera gustora dago eta kapitainak gauzak diren bezala ikusten ditu. "Helburu garbi bakarra gutxienez hirugarrenak gelditzea zen. Pena da Championseko multzoen fasean ez pasatzea baina pozik gaude Errekopam arituko garelako, oso lehiaketa polita da eta egun gure taldearentzat egokiago" azpimarratu du Ziarsolok.

2008an Errekopako finalerdietaraino iritsi zen Bera Bera; aurten azaroaren 10ean egingo du debuta etxean Danubius Galati taldearen aurka, itzuliko partida azaroaren 17an izango da.

Champions bezalako lehiaketan debuta egitea "gustokoa izan da guretzat" dio kanpitainak. "Viborgen pistan jokatzea asko gustatu zaigu, inbidiaz bizi dugu hau guztia, hemen giroa dagoelako, jendeak eskubaloia bizi duelako, gozatzen du eta nahiago genuke han ere horrela izatea baina kulturalki oso errotua dago kirol hau hemen".

Bidaia ostean "ligari heldu behar diogu berriro, Galizan Mecalia izango baitugu aurrez aurre larunbatean".

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores