Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak hirugarren garaipena eskuratu du Kukullaga Etxebarri (30-18) gainditu ostean datorren asteburuan Danimarkan Champions League dela eta hirugarren jardunaldiari dagokion partida. Reyes Carrerek jokalari guztiei aukera eman die Darly Zoqbi atezaina izan ezik, 120 ligan minutu guztiak jokatu zituena orain arte. Horrela, Yamiley Rodríguez kanariarrari ardura eman dio eta gazteak berriro ere erantzun egin du eta hortaz gain, erasoan Nagore Arizagari eman dio gidaritza, aurtengo ligan debuta eginez. Andoaindarraren ondoan Vero Cuña eta Alba Menéndez. Lehenengo zatian Eli Pinedo eta Eider Rubio eserlekuan egon dira. Patricia Elorza atera da Alba Menendezek min hartu duenean. Partidak gora behera handiak izan ditu. 0-2 aurreratu dira bizkaitarrek baina Bera Berak kontraerasoak baliatuz segituan eman dio vuelta (6-2). Maria Núñez eta Silvia Ederra erdian, 6-0 defentsa, Kukullagak ezin zuen erditik sartu eta baloi ugari galdu ditu. Bigarren zatian, Eli Pinedo -20 mintuetan 4 gol- Castro eta minutu batzuetan Eider Rubio atera dira. Larunbatean bezala, Bera Berak hiru gol jaso ditu azkeneneko 15 minutuetan. Bera Bera 30 (15+9): Yamiley, Altuna (3), Ederra, Núñez (5), Menéndez (3), Cuña (2) eta Ziarsolo (5) –titular- Arizaga (1), Elorza (1), Dunay (2), Pinedo (4), Castro (4) eta Rubio. Kukullaga Etxebarri 18 (9+9) Zorrilla, María (3), Bayón (1), Elizegi (2), Nogales (4), Azkona (4) eta Azaola –titularra- Rodríguez (1), Etxabe (1), Sánchez (1), Olga (1) eta Fernández. Epaileak: Amaia Barrena eta Mónica García (Euskadi) Kanporatuak: Pinedo, Arizaga, Dunay eta Castro Bera Beratik eta María, Etxabe, Nogales eta Fernández Kukullagatik. Partzialak: 2-2, 6-2, 10-4, 11-6, 14-8, 15-9 –atsedenaldia- 17-10, 19-13, 20-15,25-15,28-16 eta 30-18.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores