Bera Bera

Select your language

Datorren asteburuan Viborgen (Danimarka) biziko dena oso polita badaere, Bera Beraren debuta Champions Leaguen izango baita, bihar Bidebietara (19,30etan) Kukullaga Etxebarri agertuko da, emakumeen eskubaloiko ohorezko mailako hirugarren jardunaldiari dagokion partida, alegia.

Pasa den larunbatean Itxakori (31-21) irabazi ostean iritsi da norgehiagoka. Nafarren aurka ez zuen ondo jokatu Bera Berak, ondorioz, Reyes Carrere entrenatzailearen jokalariek bihar izango dute beste aukera bat entrenaldietan hainbeste aldiz entsaiatzen dutena ezartzeko. Kukullaga izango da aurrean, Castron irabazi eta pasa den larunbatean Etxebarrin Porriñorekin galdu zutenak.

Pasa den jardunaldian emaitza zabalak eman ziren, ondorioz, Bera Bera egun hirugarren postuan dago hiru gol direla kausa. Elchek eta Alcobendasek aise gainditu zituzten Zuazo eta Castelldefels eta bigarren garaipena eskuratu zuten BM Rocasa eta Valenciak, Mar Alicante eta Cleba León taldeei irabazita.

Champions League

Danimarkan Bera Berak Poloniako txapeldun Vistal Laczpol Gdynia taldearen aurka jokatuko du bigarren finalerdia larunbatean (16etan) eta espero da finalean egotea, antza, bertako Viborg HK taldearen aurrean, igandean (16,50etan). Irabazleak bakarrik Champions Leagueko multzoen fasera pasatuko da non, besteak beste, Buducnost egungo Europako txalpeldunarekin topo egingo duen.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores