Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak debuta egingo du ligan Bidebietan bihar 19etan. Asfi Itxako izango du aurrean, duela 15 egun, leku berean Superkopan gainditu zuen taldea. Halere, biharko partida ezberdina izango da, titulorik jokuan ez dagoelako eta, bestetik, nafarrek maila hobea emango dutelako. Bera Bera faborito gisa agertuko da eta etxean lehenengo puntuak eskuratu nahi ditu. Lehenengo jardunaldina, donostiarrek 22-32 irabazi zuten Porriñon eta Lizarrerein Itxakok 24-33 galdu zuen Helvetia Alcobendasen aurrean. Gol bati esker donostiarrak kokatu dira lidergoan. Horrez gain, Reyes Carrerek plantilla osoa du prest, zortzi egunetan lau partida jokatu behar dituzten jokalariak. Irailaren 22 eta 23an Viborgen ospatuko den Champions Leagueko kanporaketak emakumeen eskubaloiko ligako hirugarren jardunaldia aurreratu du. Hori dela eta, Bera Berak ligako bi partida jokatuko ditu lau egunetan, biharkoa eta irailaren 18an, asteartea, Kukullaga Etxebarri hartuko baitu Bidebietan 19,30etan. Ondoren, ostiralean iritsiko da Bera Bera Danimarkara, larunbatean 16etan Poloniako txapeldun Vista Laczpol Gdynia izango du aurrean eta emaitzaren arabera, helburu anitz jokoan, igandean Viborg HK edo Suitzako Brühl.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores