Bera Bera

Select your language

Bera Berak aurten egin duen taldean, atean izan ezik, gainontzeko postuetan aurpegi berriak ageri dira. María Núñez eta Silvia Ederrak Dara Carvalhok utzitako lekua beteko dute eta Doce Castro gauza bera egingo du Melinda Bertarekin. Antza, Bea Fernández, Anna Punko eta Campa ordezkatzea zailago izango da. Superkopan eta Porriñon, Reyes Carrere entrenatzaileak Eider Rubio, Vero Cuña eta Patricia Elorzari eman die ardura. Eta emaitza ona eman du. Larunbatean 17 gol gauzatu zituzten, taldeak sartu zituen erdia baino gehiago, horietatik penaltiz sei izan baziren ere –Eiderrek, bost eta Verónicak, bat-. Donostiarrak eta galiziarrak taldearen gidaritza banatzen ziren lehen. Iazko denboraldian lesio batek ligako heren bat eta Lada Togliatti taldearen aurkako kanporaketatik kanpo Punko utzi zuenean, pistan minutu asko elkarrekin eman zuten Rubiok eta Cuñak. Eiderrek zazpi gol sartu zituen Porriñon eta Verónicak, lau. Ondoan, Patricia Elorza. Castro Urdialesen ligako hamar golegile nagusien zerrendan izan zen eta selekzioan defentsa izan da azpimarragarriena. Porriñon atzean ezezik erasoan ere ttukun ibili zen, era ezberdinetako sei gol sartu zituen portzentaje altuekin. Menéndez, Dunay eta Arizaga Alba Menéndez, Nitsan Dunay -91eakoak- eta Nagore Arizaga -20 urte- gazteak osatzen dute Bera Berako lehenengo lerroa. Alba zarauztarra ia urtebete darama hernia diskaleko lesioa ahaztuta eta, bai ezker lateralean nahiz eskuinean, denboraldi honetarako berme handiko jokalaria ikusi behar du bere burua. Israelgo gazte internazionala Nitsan Dunayk, lehenengo lerroko edozein posizioetan aritzen dena, dituen baliabideak erakutsi ditu. Erdian jokatzen duen Nagore Arizagak, berriz, minutuak pilatzea du helburu joku maila hobetze aldera.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores