Bera Bera

Select your language

Pasa den larunbatean Bidebietan ospatu zen Superkopak 2012-13 denboraldia ireki bazuen ere, datorren larunbatean ligako lehenengo jardunaldia abian jarriko da. BM Porriño- Bera Bera Eskubaloia partida izango da liga irekiko duen partida, arratsaldeko 6etan hasiko baita Vigoko udalerri honetako udal kiroldegian. Ordu erdi beranduago ekingo diote Lizarrerian Asfi Itxako-Alcobendas taldeek; 7etan Castro Urdialesek Kukullaga hartuko du; 7,30etan Castelldefels-Valencia Aicequip, Zuazo Barakaldo-Mar Alicante eta BM Rocasa-Mecalia Atl. Guardés hasiko dira eta Cleba León-Elche Mustang partida interesgarriak itxiko du jardunaldia. Aste honetan Bera Beraren asmoa zen Mios Biganosen aurka lagunartekoa jokatzea Frantzian. Halere, partida bertan behera gelditu da data kontuak direla medio. Horrela, atzo arratsaldean Usurbileko mutilen kontra aritu ziren donostiarrak Bidebietan, gaur jai dute, bihar entrenatuko dira eta ostiralean autobusez egingo dute bidaia. Aurreneko bi bidaiak gainera Galizara egingo ditu Bera Berak, izan ere, laugarren jardunaldian Mecalia Atl. Guardes taldeak izango du zain irailaren 29an. Viborgen Champions League Iraila gogorra izango dute donostiarrek. Bera Berak Bidebietan egingo du debuta irailaren 15ean Itxakoren aurka (19etan), hiru egun beranduago Kukullaga Etxebarri taldea hartuko du (irailaren 18an, 19,30etan) Champions Leagueko multzoen fasera pasatzeko kanporaketa hobeto prestatze aldera aurreratu da partida. Bera Bera irailaren 21ean, ostirala, iritsiko da Danimarkara. Larunbatean (16etan) finalerdia jokatuko du Viborgen Poloniako txapeldun Vistal Laczpol Gdynia taldearen aurka -13etan Vigorg HK-Brühl- eta poloniarrak gainditu ostean finala igandean izango du jokoan 16,50etan. Galduz gero Errekopako txanda bat ekiditzea izango du helburu 14etan hasiko den partidan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores