Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak Superkopa 2012 eskuratu du gaur arratsaldean Bidebietan Asfi Itxako taldea 42-18 aise irabazi ostean. Bera Berak laugaurren txapelketa eskuratu du horrela, Superkopa honek 2008an lortutakoa eta 2007 eta 2009an kontutan hartuz gero. Bera Bera faboritoa zen etxean eta eraikitzen ari den talde baten kontra jokatzen zuelako. Halere, serio aritu dira donostiarrak hasieratik eta ez dute sorpresarik nahi izan. Horrela, arlo guztietan nagusi izan da Bera Bera. Defentsak Itxakoren erasoa baino gehiago zen eta kontraerasoak, bata bestearen atzetik, bermatu ditu. Guztira eta penaltiak kenduta, Ziarsolo, Altuna, Castro eta Pinedo hegaleko jokalarien artean 17 gol egin dituzte. Eraso posizionalean Bera Berak ere Itxakoren defentsan hutsuneak ikusi ditu. Lehenengo partziala (4-0) partidaren nondik norakoak erakutsi du eta Bera Berak Itxako bikoiztu du ondoren. Bigarren zatian berdin jarraitu dira donostiarrak. Alba Menendezek aldarrikatu ditu minutuak zortzi gol sartuta eta Doce Castrok -sei gol- jaurtiketetan eraginkorra dela erakutsi du. Lehenengo lerroak piboteekin ere loturak aurkitu ditu. Nuñez eta Ederrak lau gol bana lortu dituzte. Reyesek talde osoari minutuak eman dizkio. Atezainek bakoitzak zati bat jokatu du. Zoqbi bere mailan eta Yamiley Rodriguezek oso geldiketa onak egin ditu. Bakoitzak bederatzi gol jaso ditu. Ondorioz, denboraldi hasiera bikaina, bigarren Superkopa Bidebietan eskuraturik. Bera Bera 42 – Itxako 18 Bera Bera 42 (18+24): Zoqbi, Altuna (6), Rubio (1), Cuña , Núñez (4), Elorza (2) y Ziarsolo (5, 2p) –titularra- Pinedo (2), Menéndez (8), Dunay (3, 1p), Castro (6), Ederra (4), Arizaga (1) y Yamiley (o.a.) Asfi Itxako Navarra 18 (9+9): Maestro, Badea (2), Alina (2, 1p), Selene Sifuenes (4), Barrios (3), Vera do Carno (1), Lidia Jiménez (6, 3p) –titularra- Arrechea, Saray Urdiain, y Tania Serrano (p.s.) Epaileak: Javier Álvarez (Bizkaia) eta Ion Bustamante (Nafarroa) Kanporatuak: Menéndez eta Arizaga Bera Beratik y Lidia Jiménez Itxakotik Partzialak: 4-0, 5-2, 8-2, 11-5, 15-7, 18-9 –atsedenaldian- 21-9, 25-12, 30-13, 32-14, 37-15 eta 42-18.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores