Bera Bera

Select your language

Eskubaloiaren zale amorratua da. Usurbilen jokatu zuen “hegalean, traba gutxi egiten nuen lekuan” 26 urte zituela utzi zuen arte eta gazteekin entrenatzen aritu ondoren, Bera Bera Eskubaloiko ohorezko mailako taldeko bigarren entrenatzaile izatea onartu du. 29 urteko usurbiltarra Martin Larrañaga da eta Reyes Carrere entrenatzailearekin lanean da abuztuaren 1etik. 2012-13 denboraldiko jokalariei ahalik eta etekin handiena ateratzen saiatuko dira Reyes eta Martin. Delegatu lanak ere beteko ditu Martinek, “ez nekien partida baterako hainbeste gauza behar zirenik” hasperen egin du. Usurbiltarra, baina, ez da aurpegi berria Bera Beran. Izan ere, duela lau urte kadete mailako taldea zuzendu zuen, bertan Nora Azurmendi eta Olatz Ramon ezagutu zituen, gaur egun ohorezko mailako taldearekin aurredenboraldia betetzen ari diren jokalariak, Uxue Ezkurdia, Esther Arrojeria eta Lur Errekondorekin batera. Martinek neskak eta mutilak entrenatu ditu eta aldeak egon badirela dio. “Bai, asko, mutilek jokaldia bukatzea nahi dute, zentzu horretan, individualista dira; neskak, aldiz, oso erregularrak dira”. Horrez gain, Gipuzkoako kadete mailako nesken hautatzailea da. Reyes Carrerek proposamena egin zionean ez zuen asko pentsatu “baina bai zalantzak izan nituen ardura handia delakoan”. “Niretzako salto handia da, errespetua diot honi, eta bestetik, aukera ederra da, erronka bat eta gustoko lana”. Darly Zoqbi eta Yamiley Rodríguez atezainekin lana ere egiten du Martinek. Horrez gain, bideoak editatzen ditu, estadistikak atera eta Reyes Carrererekin hainbat gai komentatu. “Oso gustora nago parte hartzeko bultzatzen didalako eta iritzia emateko” dio bigarren entrenatzaileak. Lagunarteko hauetan proiektuaren partaide zuzena sentitu da. “Partida hauek ondo datorkigu erritmoa eta konfidantza hartzeko” onartu du. Eta nahi batekin amaitu du. “Azkeneko urtetan zedozer irabazi dut egon naizen taldean. Ea bolada onarekin jarraintzen dudan! Eta guk ikus dezagun Martin!

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores