Bera Bera

Select your language

Matxalen Zirsoloren saiakera zutoinera joan zen eta Eider Rubiorena langara bidali zuen partida berdintzeko balio zuen baloiak. Bidebietan jokatu duen aurreneko lagunartekoan Bera Berak gol batez galdu du Frantziako Beglais taldearen aurka. Bera Berak bigarren partida jokatu du aurredenboraldi honetan. Lehenengo zatian erosoan makal ibili dira donostiarrak eta frantziarrek abantaila lortu dute Souad Titon lateralaren jaurtiketak eta Lachaud pibotearen golei esker. Horrela lau goleko aldea eraman dute atsedenaldian. Bigarren zatian Bera Berak defentsa gogortu du eta erasoan baloia beste abiadura batean mugitu du. 50. minutuan partida berdindu du (22-22) baina ez du irabazten jakin. Bera Berako zaletuek Nitsan Dunay, Doce Castro, María Núñez eta Silvia Ederra fitxaketa berriak ikusi ditu, azken hauek baikoitzak zati bat jokatu dutelarik. Bera Berak beste froga bat bete du gaur, saio interesgarria ikusteko lehiaketak zailtasunak jarriko dizkiola. Larunbatean hurrengo partida, Zuazo Barakaldo hartuko baitu Bidebietan arratsaldeko 5,30etan. Bera Bera: Zoqbi, Castro (1), Dunay (1p), Ederra (2), Menéndez (3), Cuña (5, 1 p) eta Ziarsolo (3, 2p) –titularra- Rubio (4, 2p), Arizaga, Ezkurdia, Altuna (2), Núñez (2) eta Yamiley (o.a.) Epaileak: Harkait Mendizabal eta Txema Leal. Kanporatu dituzte Bera Beratik: Dunay (2), Cuña, Núñez, Ederrak txartel gorria ikusi du. Partzialak: 2-2, 4-4, 7-7, 7-9, 9-10, 10 -14 –atsedenaldia- 13-15, 16-19, 18-20, 22-22, 23-23 eta 24-25

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores