Bera Bera

Select your language

Jorge Dueñas hautatzaileak Joku Olinpikoetan izango diren 14 jokalariak osaturiko zerrenda gaur jakitera eman du. Bera Berako jokalari Eli Pinedo eta Patricia Elorza datorren urtean Bidebietan arituko dena daude bertan.

Era berean, Londresen izango dira Nely Carla Alberto donostiarra eta Bea Fernandez kantabriarra, Bera Berako kamiseta defendatu duena azkenenko bi urtetan, Dara Carvalho pibote brasildarrak bezala.

Espainiako selekzioa Gijonen dago Joku Olinpikoak prestatzen. Faduran lanean dagoen Angolak selekzioaren aurka lagunarteko bi partida jokatuko ditu aste honetan, uztailaren 17an Kroazian beste bi lagunarteko izango ditu eta uztailaren 24ean abiatuko da Londresera. 

Dueñasen selekzioak Hegoaldeko Korearekin egingo du debuta Londresen uztailaren 28an (11,15etan). Bartzelona’92 eta Atenas’04 ostean hirugarren Joku Olinpikoak dira aurtengoak. Jokalari olinpikoen zerrenda

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores