Bera Bera

Select your language

Gipuzkoako Eskubaloi federazioak lehengo astean antolaruriko ekitaldian Bera Bera Eskubaloi taldeko ezker hegal zarauztar Libe Altunak 2011-12 denboraldiko Gipuzkoako jokalaririk onena saria jaso zuen.

Federazioak, era berean, Amenabar taldeko Igor Urbietaren lana goraipatu zuen, Usurbilgo Esther Arrojeria eta Bidasoako Koldo Jauregi jubenil mailako jokalari onenak izendatu zituen eta gauza bera egin zuen Aialako Andrea Zaldua eta Ereintzako Joseba Yerobi jokalariekin. Zentzu honetan Zarauzko entrenatzaile Xabier Letamendia saritu zuen eta Markel Garralda epailea.

Era beran, Bera Bera Egia jubenil eta kadete mailako taldeek Gipuzkoako txapeldunak izan ziren eta, datorren denboraldian Euskal Ligari ekingo diote. Nora Azurmendi eta Ane Zabala jubenilek eta Andrea Arellano eta Aiene Bilbao kadete mailako jokalariek jaso zituzten sariak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores