Bera Bera

Select your language

Final-erdientan Poloniako txapeldunak eta, irabaziz gero, dirudienez finalean Bera Berak Viborg HK gainditu beharko du, Danimarkako azpitxapelduna, Championseko multzoen fasea jokatu ahal izateko.

Gaur goizean EHFko Vienako egoitzan burutu den zozketan, Viborg HK eta Polonia eta Suizako txapeldunekin batera kokatu da Bera Bera Eskubaloia, hau da, Vistal Laczpol eta Brühl, hain zuzen ere.

Lauko finala sistema erabiliz garaileak bakarrik izango du lekua Europako 16 onenen artean. Horrela, irailaren 22 eta 23an final-erdia eta finala jokoan izango dira. Zozketaren arabera, Viborg HK-Brühl eta Bera Bera Eskubaloia-Laczpol. Fasea antolatzeko lehentasuna daniarrek izango dute.

Iaz Alemaniako Leipzig taldeak kanporatu zituen poloniarrak Winners’ Cupetik (Errekopa). Halere, alemaniarrek dexente sufritu behar izan zuten, gol batez irabazi baitzuten (55-54). Final-erdietan Viborg HK taldeak gainditu zuen Leipzig (62-57).

Final-erdiak gaindituz gero, antza, arerioa Danimarkako azpitxapelduna izango da Brühl suizarra baino gehiago delakoan. Viborg HK taldeak hiru aldiz irabazi du Champions League azkeneko urtetan: 2005-06, 08-09 eta 09-10 eta iaz, multzoen fasean hirugarrena izanda Errekopara pasatu zen eta azpitxapelduna izan zen.

Viborg HK taldeak badaki horrelako fasea antolatzea. Iaz Rostov gainditu zuen 24-17 –bigarren zatian errusiarrek sei gol baino ez zuten lortu- eta ondoren, Errumaniako Univertsitatea Jolidon Cluj taldeari aise irabazi zion 37-21.

Adriana ‘Doce’ de Castro, Bera Bera Eskubaloiak fitxatu berri duen hegal ezkertiarrak badaki zer den Viborg gainditzea. Izan ere bere taldeak, Randersek Danimarkako txapelketa etxetik kanpo lortu zuen Bera Beraren ustezko arerioa gaindituz. Lauko finaleko garaileek bakarrik izango dute multzoen fasea jokatzeko aukera (uztailaren 6an izango da zozketa Alemanian).

Gainontzekoek Errekopan parte hartuko dute, laugarren sailkatua bigarren kanporaketari heldu beharko dio eta bigarren eta hirugarrenak, hurrengo kanporaketan, urriaren amaieran.

Vienan eman diren gainontzeko partidak honako hauek dira EHF Draw

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores