Bera Bera

Select your language

Kroaziaren aurka galdu arren, Espainiako emakumeen eskubaloi selekzioak hirugarren aldiz Joku Olinpikoetan parte hartzeko eskubidea eskuratu du eta, ondorioz, Bera Berako jokalari Eli Pinedo, Bea Fernández eta Patricia Elorza Londres’12ari begira jarri dira. Asteburu honetan Guadalajaran burutu den txapelketa uste baino lehiatua izan da. Aurreneko egunean Holandak Kroazia gol batez gainditu zuen Joku Olinpikoetan egon nahi zuela adieraziz. Espainiak Argentinari aise irabazi zion, partida erabakigarriena larunbatera aurreratu zelarik. Holandak ez zituen gauzak erraztu Jorge Dueñasen selekzioari, Nely Carla donostiarrak ardura hartu zuen arte taldea Londresetik oso gertu kokatuz. Kroaziak partida irabazi behar zuen eta soilik zazpi goleko porrota batek kanporatzen zuen Espainia. Halere, hamar minutu baino gutxiago falta zirela balkaniarrek bost goleko aldea lortu zuten. Espainiak egoera gainditu zuen eta Londreseko txartela atera zuen. Bi jokalari kanpoan utzi behar dituenez Jorge Dueñasen azken zerrendaren zain geldituko dira Bera Berako jokalariak, nahiz eta Londresen izateko aukera handiak izan. Eli Pinedorekin ez dago duda izpirik, Mundialean egon ez arren Bea Fernandezek –Frantzian jokatuko du datorren denboraldian- Guadalajaran minutuak izan ditu eta Bera Berako aurreneko fitxaketa Patricia Elorza Jorge Dueñasen azkeneko deialdian sartu da. Eurokopa Oraindik ezin dute atsedenik hartu, izan ere, Espainiako selekzioak 2012ko Eurokopako sailkapena berresteko garaipen bakarra behar du. Bihar Islandiara egingo du bidaia asteazkenean jokatzeko eta larunbateak Suiza hartuko du Guadalajaran.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores