Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak bi jokalari berri fitxatu ditu datorren denboraldiari begira, María Núñez pibote kanariarra eta ezker hegala, Adriana Cardoso. Bi Jokalari hauek urdinez eta naranjaz jantziko dira datozen bi denboraldietan, Eli Pinedo, Darly Zoqbi, Alba Menéndez eta Yamiley Rodríguezek bezala. María Núñez Las Palmasen jaio zen 1988ko azaraoan. 1,73 zm. neurtzen ditu eta Mar Alicantetik dator, 17 urterekin iritsi zen taldera. Las Remudaseko harrobitik, BM Ro’casan egin zuen debuta ohorezko mailan. Alacanten egindako ibilibideaz azpimarragarrienta da 2010eko Leonen Itxakoren aurka jokatu zuen Kopako finala. Horrez gain, hiru gol sartu zituen iaz Rekopako finalean Hungariako FTC-Rail Cargo taldearen aurka eta aurtengo denboraldian Bera Bera aritu den lehiaketa berean, EHF Cupen, alegia, finalerdietan Zalau talde errumarriarren aurka galdu zuen Mar Alicantek. “Bera Bera goian egongo da” María Núñezek onartu du Tati Garmendiaren deiak “oso albiste ona izan zen”. Alacanten sei urte igaro ondoren, “aldaketak beldur pixka bat ematen du baina kirol arloari erreperaturik oso interesgarria da Bera Bera ligan goian egongo delako eta Champions jokatuko du” adierazi du kanariarrak. Yamiley herritarrarekin bat egingo du Mariak. “Bai, berarekin eta Dararekin hitz egin nuen eta biek urratsa ematera animatu ninduten”. Cardoso, Danimarkan txapeldun Bestetik, Adriana Cardoso de Castro brasildarra 1990eko urrian jaio zen. Danimarkako liga Viborg taldearen etxean irabazi berri duen Randersen aritu da aurten. Europako aurreneko urte honetan, hegal ezkertiarrak Champions League ezagutu du. Multzoen fasean egon ahal izateko, Randersek kanporaketa bat irabazi behar izan zuen –Bera Berak egin beharko duen bezala- hasteko holandako MizuWaAi Dalfsen taldea menperatuz eta finalean Suediako Sävehof taldeari irabaziz. Eskuin hegalak bost gol sartu zituen partida hauetan. Gol Average delakoak Championsetik kanpo utzi zuen Randers baina azpimarragarriena da finalean izan den Hungariako Györi talderi 29-23 irabazi ziola eta Cardosok bost gol sartu zituela partida horretan. Rekopan Errusiako Zvezda Zvenigorod taldeak kanporatu zituen daniarrak Europatik. 2007az geroztik Adriana Cardoso Brasilgo junior mailako selekzioetan aritu da eta hiru aldiz deitu du Brasilgo lehen taldeak, azkena, pasa den apirilean. “Eskarmentua duten gazteak” Tati Garmendiaren ustez, Núñez eta Cardoso “gazteak izan arren, eskarmentua dute eta etorkizun handiko jokalariak dira”. María Núñezen “defentsa” azpimaratu du Tatik eta Adriana Cardososen “abiadura eta hegaletik jaurtitzeko era ezberdinak”. Errefortzu hauek Patricia Elorzarekin bat egingo dute Bera Beran, orain, beste pibote bat eta kanpoko jokalariak dira lehentasunak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores