Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak eskertu die zaletuei, kolaboratzaileei, babesleei, entitate, instituzio eta talde osoari denboraldi osoan zehar egindako esfortzua, historian aurreneko aldiz ligan azpitxapeldun gelditzea lortu baitu.

Partida hasi aurretik, jokalariek ‘zu ere Champions zara’ lemapean kamisetak jantzi dituzte jaso duten babesa eskertze aldera. Era berean, Bera Bera Eskubaloiko presidente Amaia Ramírezek oroigarria eman die Bera Berari laguntzen dioten babesleei, entitate eta instituzioei. Ikus argazkiak

Eta Ucam Murcia taldearen aurkako azkeneko partidan –ETB KSATek zuzenean eskaini duena- jokalari gazteei minutuak emateko balio izan du, Alba Menéndez eta Nagore Arizaga, esate baterako eta Dara Carvalho pibotea zigortuta zegoenez Olatz Ramón jubenilari aukera eman dio debutatzeko Reyes Carrerek.

Aurreneko hamar minutuak Ucam Murciarenak izan dira (2-5) aurreratu delarik, Reyes Carrerek hutsartea eskatu duen arte. Azkeneko 20 minutuetan donostiarrek 12-3 partziala sartu diote Murciari eta partida erabaki dute. Bigarren zatian, jokua ez da aldatu eta Bera Berak hamargarren partida jarraian irabazteaz gain marka ezarri du garaipenak eta puntuak lortzen: 45 puntu eta 22, alegia.

Partida amaieran jokalariek oroigarriak jaso dituzte, datorren urtean jarraituko ez duten Carvalho, Punko, Campa, Berta eta Bea Fernándezek opari berezia izan dute eta Amaia Ramírez Bera Bera Eskubaloiko presidenteak ere bai.

Pista erdian ohorezko mailari hurbildu zaio harrobia eta guztiek ‘Gora Bera Bera’ aldarrikatu dute.

Fitxa:

Bera Bera 32( 15+17): Zoqbi, Altuna (2), Punko (2), Cuña (1), Rubio (2), Bea Fernández (4) y Ziarsolo (3) –titularra- Ménendez (5), Arizaga (2), Berta (4), Pinedo (5), Campa (2) eta Olatz Ramón.

Ucam Murcia 20 (9+11): Temprano, Stefanova (2), Navarro, Fernández (1), Roda (1), González (4), Laura (8), Valiente (1), Verdú (1) Martínez eta Pérez (o.a.).

Epaileak: Amaia Barrena eta Mónica García (Euskaldunak) Kanporaketak: Punko, Menéndez, Campa eta Bea Fernández Bera Beratik eta Roda eta Ucam Murciatik.

Partzialak: 1-2, 3-6, 7-6, 8-7, 14-7, 15-9 –atsedenaldia- 17-11, 20-12, 23-15, 26-16, 29-18 y 32-20.

Gertaerak: Bera Berako sortzaile eta presidente-orde Kote Olaizolaren hilketa dela eta, minutuko isilunea gorde da partida aurretik. Era beran, babesleak eta instituzioek oroigarriak jaso dituzte, besteak beste izan dira, Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkate; Josu Ruiz, kiroletako zinegotzia; Ikerne Badiola, Kultura, Gazteria eta Kiroletako foru diputatu; Ignacio García, BAT Basque Team Fundazioko gerentea eta Lucio Hernando Pasaiko Portuko presidentea.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores