Bera Bera

Select your language

Donostiako udalak Bera Bera Eskubaloia omendu du gaur eguardian bihar Ucam Murciaren aurkako partidarekin (Bidebietan, 19etan ETBK SAT) amaituko den denboraldi bikainagatik.

Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre; Kiroletako zinegotzi Josu Ruiz eta gainontzeko alderdien zinegotziak parte hartu dute udaleko areto nagusian egindako harreran, bertan izan direlarik, Kultura, Gazteria eta Kiroletako foru diputatu Ikerne Badiola eta Gipuzkoako foru Aldundiko kiroletako zuzendari Asier Sarriegi. Donostiako harrera argazkietan

Izagirrek sarreran onartu du “emozionaturik” dagoela “egin duzuen denboraldia txalotzeko gogokin negoelako”, izan ere, “lorpenaz gain, -Ligan eta Kopan azpitxapeldunak eta Champions jokatzeko aukera datorren denboraldian- eredugarri zarete, zabaltzen dituzuen baloreak oso positiboak dira, jokalariak oso ondo zaintzen dituzue, esfortzu handia egiten duzue eta pozik nago historiako sailkapen onena lortu duzuelako”.
 
“Horrez gain –jarraitu du Donostiako alkateak- Donostiako enbaxadore bihurtzen zarete Europan aritzen zaretenean” eta ziurtatu du “Udalaren asmoa emakumeen kirola sustatzea dela”. Honen harira, onartu du “harritu nintzela Bidebietara joan nintzenean, egin zenuten jokuaz gain, gauzak nola egiten dituzuen txalogarria delako, zaletu leialak dituzuelako eta adierazi zenuten gertutasuna azpimarratzekoa delako”.

Asteburu honetan Olatu-talka programazioarekin bat eginda, alkateak eta kirol zinegotziek Europako Kultur hiriburuen inguruko kamisetak banatu dituzte Bera Berako jokalarien artean.

“Donostia 2016 ere, Champions da”

Bestalde, Bera Bera Eskubaloiko presidente Amaia Ramírezek onartu du “txundituta gelditu naiz” alkatearen hitzekin eta eskertu du Udalari “eta hiri osoari Bera Beraren bidaia honetan partaide izan zaretelako eta olatuen bitartez Donostia eta Europa osoa energiaz beteko dugulako”. “Horregatik, esan dezakegu Donostia 2016 ere, Champions dela”.

Eta Matxalen Ziarsolo kapitainak talde osoaren izenean “poza” zabaldu nahi izan du “Ligan eta Kopan azpitxapeldunak izan garelako, datorren urtean asko kostatu zaigun Championsekin disfrutatuko dugu” eta eskertu du “DOnostiako udalari, Gipuzkoari eta babesle guztien emandako babesa lorpen hau zuena ere badelako”. Ikus Matxalen adierazpenak bideoan

Ekitaldia amaitu aurretik, Juan Karlos Izagirre alkateak eta Josu Ruiz kiroletako zinegotziak plaka bat oparitu dio Bera Berari eta klubak, berriz, jokalari guztiek sinatutako kamiseta eman dio Udalari.

Argazki batekin amaitu da harrera, Bera Bera Eskubaloia osoa alkatearekin, zinegotziekin, foru diputatu eta kiroletako zuzendariarekin.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores